2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDABIA
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Mendabiako Udalaren Osoko Bilkurak 2025erako plantilla organikoa onetsia duelarik; kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak Alkatetzari ematen diola eskumena lan publikoaren eskaintza onesteko, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Alkatetzak, 2025eko martxoaren 7an emandako ebazpenaren bidez, Mendabiako Udaleko honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi zuen:
–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Plantillako kodea: 5.9. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, %33ko desgaitasun intelektuala edo handiagoa dutenendako txanda murriztuan (251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren xedapen gehigarria). Egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %14. Mailako osagarria: %12. Legezko gaitasuna: ordezte-tasa, erretiroagatik (bat etorriz Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluan xedatutakoarekin; aurrekontu horiek 2025era luzatu dira).
–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua (landa eta lorategiak). Plantillako kodea: 5.6. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %14. Mailako osagarria: %12. Legezko gaitasuna: ordezte-tasa, lanpostu erreserbarik gabeko eszedentzian deklaratutakoengatik (bat etorriz Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluan xedatutakoarekin; aurrekontu horiek 2025era luzatu dira).
Lanpostu horietatik aurten zerbitzu anitzetako enplegatuarena beteko da (plantillako kodea: 5.9); eta aurreikusi da 2025-2026an beteko dela bertze lanpostua.
Mendabian, 2025eko martxoaren 13an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2504063