62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

25-00050 gora jotzeko errekurtsoa, idazkariaren izendapenari buruzkoa

Esther Gil Beorleguik gora jotzeko 25/00050 errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, 2024ko abenduaren 13an jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duen erabakiaren aurka, zeinak ezesten baitzuen 2024ko azaroaren 14an idazkariaren izendapenari buruz jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Martzillan, 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, María Villanueva Úcar.

Iragarkiaren kodea: L2503985