2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Aldaketa honako deialdi honetan: deialdia, arkitekto teknikoaren lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez
2025eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an, deialdi bat argitaratu zen, helburu zuena, hautaproben bidez, izangaien zerrenda bat osatzea, aldi baterako kontratazioak egiteko, arkitekto teknikoaren lanposturako.
2025eko martxoaren 12ko 151/2025 Ebazpenaren bidez, aldatzen da 2.1.d) oinarria (euskararen C1 mailako ezagutza frogatzea). Deialdiaren eta haren oinarrien aldaketaren testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (www.lesaka.eus), bai eta Lesakako Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Plaza zaharra 1).
Eskabideak aurkezteko epea zabaltzen da: 20 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Lesakan, 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2504040