62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, kultura eta kirol koordinatzailearen lanpostuan jarduteko

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 17an egindako bilkuran, honako deialdi hau onestea erabaki zuen:

–Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko oposizio-lehiaketaren prozesua erabiliz, kultura eta kirol koordinatzailearen lanpostuan aritzeko, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzura. Lanpostuan aritzeko euskara jakin behar da.

Deialdiaren oinarriak Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoan daude, esteka honetan: https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/f992fa3a-2f03-4e04-b841-a944786e3c41/.

Oltza zendean, 2025eko martxoaren 18an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2504193