Iragarkia
62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURGI
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko
Burgiko Udalaren osoko bilkurak, 2025eko martxoaren 10ean egindako ohiko bileran, ontzat eman zuen zerbitzu anitzetako lanpostu finko bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, lan araubidean, honako oinarri hauek betez:
OINARRIAK
1. Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen helburua zerbitzu anitzetako langilearen lanaldi partzialeko eta lan araubide finkoko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia da.
1.2. Era berean, deialdi honen helburua da aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda eratzea. Oposizio-lehiaketaren emaitzekin enplegu poltsa eratuko da. Enplegu poltsan sartuko dira hautapen prozesua gainditzen dutenak, edo, gutxienez, probetako bat gainditzen dutenak, eta zorrozki ordenatuko da puntuazio ordenaren arabera. 5 urteko indarraldia izanen du, edo beste deialdi bat onetsi arte.
1.3. Hautapen probak 6. oinarrian ezarritakoak izanen dira. Lehiaketaldia, berriz, baldintza hauen 7. oinarrian ezarritako moduan baloratuko da.
1.4. Eginen den kontratua lan araubide finkoko eta % 50eko lanaldi partzialeko kontratua izanen da (ordutegia zehazteke).
Nolanahi ere, kontratuaren indarraldian, bi alderdiak ados jartzeaz gain badira kontratua bukatzeko beste arrazoi batzuk, hala nola pertsona kontratudunak hori erabakitzea, hamabost egun lehenago abisaturik, edo administrazio kontratugilearen erabaki arrazoitua, baldin eta frogatzen bada, kontratudunari entzunda eta Udaleko Osoko Bilkurak adostasun txostena emanda, gerora sortutako arrazoiak tarteko, gaitasun edo egokitzapen falta dagoela, behar adinako errendimendurik eza dakarrena eta lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzea eragozten duena.
Era berean, kontratua iraungi eginen da, baldin eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 49. artikuluan eta aplikagarria den gainerako araudian aipatzen diren arrazoietako edozein gertatzen bada.
Bi hilabeteko probaldia ezartzen da. Epe horren barrenean, alde batek nahiz besteak desegin dezake kontratua, alde bakarreko erabakia hartuta.
1.5. Lanpostuak D mailari dagokion oinarrizko soldata izanen du, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari, gehi Burgiko Udaleko langileen lan baldintzak arautu eta osatzen dituen Hitzarmenean ezarritako osagarri propioak.
Halaber, Gizarte Segurantzan emanen zaio alta, langileari dagokion kotizazioa eta PFEZaren atxikipena haren kontura izanik.
Izendapena finkoa izanen da.
1.6. Lanaldia % 50ekoa izanen da eta ordutegia Udalak erabakiko du, askatasunez, emanen den zerbitzuaren garapen normalerako egokiena izan dadin. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Ordutegi malgutasuna eta prestasuna (barne hartuta jaiegunak...) eskatzen da. B1 gidabaimena izan behar da.
1.7. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, uste baldin badu izangaietatik bakar batek ere ez duela lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza maila.
1.8. Hautapen proben emaitzekin zerrenda bat osatuko da. Udalak zerrenda horretara jotzen ahalko du etorkizunean ezaugarri bereko kontratazioak egiteko.
2. Funtzioak.
Izendatutako pertsonaren eginkizunak hauexek izanen dira:
–Hornidura eta saneamendu sareak mantentzea eta kontrolatzea.
–Kaleak eta udalaren hirizzerbitzuak mantentzea, garbitzea eta zaintzea, hala nola eraikinak, kirol instalazioak, hiri altzariak, udal hilerria, komun publikoak eta abar.
–Lorezaintzako mantentze lanak eta oinarrizko lanak egitea, autokarabana gunean barne.
–Oinarrizko lanak egitea arlo hauetan: igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, arotzeria, soldadurak eta abar.
–Udalak eskatutako egitura eta aparatuak jarri eta kentzea.
–Ur biltegia eta klorazioa maneiatzea, hornidura eta ponpaketa sarea kontrolatzea, eta, oro har, ur hornidurari lotutako gainerako alderdiak artatzea.
–Oinarrizko laguntza administratiboko lanak egitea, agiriak banatzea, bandoen berri ematea udal-mugartean eta udalerri mugakideetan.
–Horiez gain, kontratatutako pertsonak Udalak agintzen dion beste edozein zeregin bete beharko du, bere mailako eginkizunen barruan.
3. Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Lanpostu honetarako lehiatzen direnek baldintza hauek bete beharko dituzte parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
A) Adinez nagusia izatea eta, hala badagokio, erretiratzeko gehieneko adina ez gainditzea; Espainiako nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa; edo ahaidetasun harremana izatea maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legean adierazi bezala. Halaber, langileen zirkulazio librea jasorik Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuko pertsonak izatea.
B) Eskola graduatuaren titulua, DBH graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo baliokideren bat izatea.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.
C) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
D) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.
E) B1 motako gidabaimena izatea.
4. Prozedura.
4.1. Deialdira aurkezteko interesdun guztiek eskatu beharko dute bertan parte hartzeko. Horretarako, I. eranskinean agertzen den eskabidea bete eta Udal honi zuzendu beharko diote.
4.2. Eskabideak aurkezteko epea ez da luzatzen ahalko Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Deialdi honetan parte hartzeko eskabidea Burgiko Udalaren erregistroan aurkezten ahalko da, astelehenetik ostiralera, 13.00etatik 15.00etara (La Villa enparantza 1, 31412, Burgi), egoitza elektronikoan (http://burgui-burgi.sedelectronica.es/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bitartekoen bidez.
Eskabidea 39/2015 Legean ezarritako bideetako bat erabiliz aurkezten bada, 24 orduko epean mezu elektronikoa igorri beharko da ayuntamiento@burgui.es helbidera, horren berri emanez. Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.
Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauen kopiak aurkeztu beharko dituzte:
–Nortasun agiri nazionala.
–3.B eta E oinarrian eskatutako titulazioa.
–Alegatutako merezimenduen frogagiriak, balora daitezen, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera.
–Gidabaimena.
–Lan eskatzailearen edo enplegua hobetzeko eskatzailearen txartela edo agiri baliokidea.
Minusbaliotasuna duten izangaiek honako hau erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari: minusbaliatu egoera frogatzeko agiria, organo eskudunak emandakoa, eta osasun ziurtagiria, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko ohiko lana egitea eragotziko dion eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat. Izangai horiek ariketak egiteko epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna daukaten eta zein egokitzapen eskatzen duten.
4.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Burgiko Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori Udalaren iragarki taula fisikoan eta egoitza elektronikoan argitaratuko da (http://burgui-burgi.sedelectronica.es/), baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere. Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitara dadila aginduko da.
4.4. 4 egun naturaleko epea ezarri da deialdian parte hartu duten eta onartuak izan ez diren pertsonek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Horretarako, Udalaren erregistro elektronikora edo presentzialera jo beharko dute. Epe horretatik kanpo izapidetzen den erreklamaziorik ez da onartuko. Erreklamazioak ebatzi badira edo epe barruan erreklamazioak jaso ez bada, alkatetzak ebazpena igorriko du, onartuen behin betiko zerrenda onartuz. Zerrenda hori 4.3 oinarriaren arabera argitaratuko da, eta deialdi honetan aurreikusitako hautapen probak egiteko eguna, ordua eta lekua adieraziko dira.
5. Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
1. Epaimahaiburua: Flavien Paget. Burgiko Udaleko alkatea edo haren ordezkoa dena.
2. Epaimahaikidea: Iñaki Lacasia Mendizabal. Burgiko Udaleko zinegotzia edo haren ordezkoa dena.
3. Epaimahaikidea: Roberto Jaukikoa edo haren ordezkoa dena.
4. Epaimahaikidea: Idoia Fernández Napal. Nasuvinsako teknikaria edo haren ordezkoa dena.
5. Epaimahaikidea: Iñaki Pidal, arotz teknikaria edo haren ordezkoa dena.
Idazkaria: María Idoia Anaut Mayo, Burgiko Udaleko idazkaria.
Ordezko idazkaria: Francisco Javier López Mina, Erronkariko Udaleko idazkaria.
Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin gertatzen badira indarreko legedian abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
5.2. Epaimahaiak ez du eratzerik izanen, ez eta aritzerik ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Halaber, epaimahaiburuak eta idazkaritza lanak egiten dituen pertsonak egon beharko dute bertan, eraketa baliozkoa izan dadin.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak eta, berdinketa suertatuz gero, epaimahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. Probak.
6.1. Oposizio fasea: proba teoriko bat eta proba praktiko bat.
6.2. Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.
6.3. Proba teorikoa 10:00etan hasiko da eta gehienez ordubeteko iraupena izanen du. Azterketan, test erako galdetegi bat erantzun beharko da, II. eranskinean jasotako gaiei buruz.
Gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen da azterketa teorikoa. Gehienez 30 puntu eskuratzen ahalko dira, hots, testeko galderan emandako erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat. Erantzun oker bakoitzak 0,33 puntu galaraziko du.
Probak egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik ere.
Zati teoriko hau gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira gutxienez.
6.4. Proba teorikoa 12:00etan hasiko da. Bete beharreko lanposturako ezarritako eginkizunen berezko funtzioak egin beharko dira. Udalak proba egiteko behar diren materialak eta tresnak jarriko ditu izangaien esku.
Azterketa praktikoan 40 puntu lortzen ahal dira, gehienez.
Gainditzeko, proba praktikoan 20 puntu lortu beharko dira, gutxienez.
6.5. Bi probak bukaturikoan, epaimahaiak azterketa teorikoa zuzendu eta azterketa praktikoa kalifikatuko du. Kalifikazioak ezarritakoan, gutun-azalak irekitzeko ekitaldia eginen da. Epaimahaiak aldez aurretik jakinaraziko die izangaiei noiz eginen den kalifikazioak jendaurrean azaltzeko ekitaldi publikoa.
Azterketa gainditutzat emateko, beharrezkoa izanen da bi parteak gainditzea: teorikoa eta praktikoa.
6.6. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azal5tzen dutenaren arabera.
6.7. Epaimahaiak emaitza Udaleko iragarki taulan eta egoitza elektronikoan argitaratuko du.
7. Lehiaketaldiko balorazioa.
7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, oinarri honen 7.2 puntuan jaso merezimendu baremoaren arabera baloratu ere.
7.2. Merezimenduen baremoa.
CURRICULUMA | 30 puntu GEHIENEZ |
7.2.1. Prestakuntza akademikoa. Mekanika, elektrizitatea, iturgintza, mantenamendua, elektronika eta lanpostuarekin lotutako beste batzuk. | Gehienez ere 10 puntu |
LH I | Gehienez ere 5 puntu |
LH II | Gehienez ere 10 puntu |
7.2.3. Laneko esperientzia. Zerbitzu anitzetako lanpostuan, toki entitateetan. | Gehienez ere 15 puntu 1 puntu, urte bakoitzeko |
7.2.4. Euskaraz jakitea: A1 A2 B1 | Gehienez ere 5 puntu 2 puntu 3 puntu 5 puntu |
7.3. Epaimahaiak lehiakideek alegatu merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu noiznahi.
–Laneko esperientzia baloratzeko sistema:
Laneko esperientzia baloratzeko gehienez 15 puntu emanen dira toki erakunde batean langile gisa emandako zerbitzuengatik, deialdiaren xedeko lanpostuaren berezko eginkizunak betetzen. Puntu bat emanen da urte oso bakoitzeko.
Zerbitzu egin bada lanaldi osoa baino lanaldi laburragoetan eta urtebete baino gutxiago iraun badu, hainbanaketa eginen da dagokion heinean.
Laneko esperientzia frogatuko da honako hauek aurkeztuz: enpresa edo administrazio kontratatzailearen ziurtagiria, lan bizitza gehituta.
Administrazio kontratatzailearen ziurtagirietan hauek jaso beharko dira: kategoria profesionala, lanaldi mota (lanaldi partzialak izanez gero, portzentajea edo ordu kopurua zehaztuta) eta lan egindako denboraren hasiera eta bukaera data zehatzak.
Soilik baloratuko dira eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik gauzatu diren merezimenduak.
Epaimahaiak nahi bezala baina bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu kasuan-kasuan bidezkotzat jotzen dituen merezimenduak, eta ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta haiengatik eman ere adierazitako puntuazioa baino handiagorik.
8. Epaimahaiaren proposamena.
8.1. Prozesuaren kalifikazioa bukaturikoan, epaimahaiak emaitzak argitaratuko ditu Burgiko egoitza elektronikoan (http://burgui-burgi.sedelectronica.es/) eta iragarki taulan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
Puntuazioak argitaratutakoan, hiru egun naturaleko epea irekiko da izangaiek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Alegazioak ebatzi badira, edo epea igaro eta halakorik jaso ez bada, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio gaindituen zerrenda, lortutako guztizko puntuazio ordenaren araberakoa, ebazpen bidez onar dezan, eta, horrekin batera, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, Alkatetzarentzat loteslea izanen dena. Proposamen hori Udalaren iragarki taulan, Burgiko Udalaren egoitza elektronikoan (http://burgui-burgi.sedelectronica.es/) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan (praktikoa) puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna. Hala ere berdinketarik izanez gero, jendaurreko zozketa bidez ebatziko da.
8.2. Proposatutako izangaiak 3. oinarrian eskatutako baldintzen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren bulegoetara (agiri originala edo kopia egiaztatua).
Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten adierazitako epearen barruan, ez da izendatua izaten ahalko eta onartuen zerrendan ondoko izangaia izendatuko da haren ordez.
8.3. Emaitzak Burgiko Udalaren iragarki taulan eta egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatzen ahalko dira.
8.4. Proposamena loteslea izanen da deialdia egin duen administrazioarendako.
9. Izendapena.
9.1. Udaleko alkateak lanposturako izendatuko du proposatutako izangaia, baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoa bete badu.
9.2. Izendapen hori Udalaren iragarki taulan eta egoitza elektronikoan (http://burgui-burgi.sedelectronica.es/) argitaratuko da.
9.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamabost egun naturaleko epean.
Aipatu epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu eta zerrendan puntuazio handiena duen hurrengo izangaiari deituko zaio.
9.4. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.
10. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.
Burgiko alkateak enplegu poltsa bat eratuko du bi probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez duten hautagaiekin, edo gutxienez probetako bat gainditu dutenekin. Poltsa hori erabiliko da zerbitzu anitzetako enpleguaren lanpostua aldi baterako bete behar den egoeretarako.
Puntuazio altuena lortu duen hautagaiarekin hasiko da deia. Ezetz esaten badu, kontratua gauzatzen hastean edo bitartean, zerrendako hurrengoari deituko zaio, eta horrela hurrengoekin ere. Zerrendaren bukaerara iritsitakoan beste dei bat egin behar bada, berriz ere deituko zaio zerrendako lehen pertsonari, eta horrela hurrengoekin ere.
11. Errekurtsoak.
11.1. Deialdiaren, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
12. Datuen babesa.
Xedea: emandako datu pertsonalak erabiliko dira entitatearen hautaketa prozeduran, bere eskumenez baliatzeko.
Tratamenduaren legitimazioa:
–Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean gauzatutako eginkizun bat betetzeko –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (DBEDBLO)–.
–Izangaien berariazko adostasuna.
Eskubideak erabiltzea: erregistro bulegoan eta egoitza elektronikoan erabiltzen ahalko ditu datuetan sartzeko eta horiek zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta tratamendua mugatu eta haren kontra egitekoak ere. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.
Datuak gordeko diren epea: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira erakunde honek haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean.
Datuen hartzaileak: datuok ez zaizkie jakinaraziko hirugarrenei, ezpada horretarako legezko betebeharra dagoela.
Burgin, 2025eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Flavien Paget.
I. ERANSKINA.–ESKABIDEA
Nik, ................................................................................................................................................jaunak/andreak, adinez nagusia (NAN zenbakia: ......................; jaioteguna: .................(e)ko ........................................aren ......(a); jaioterria: .......................................................................................................; helbidea: ....................................................; posta kodea: ..........................; probintzia: ..............................; kalea: ....................................................................................................................................................; zenbakia: ..................................; telefono zenbakia: .....................................................; eta helbide elektronikoa: .......................................................................................................................................................).
AZALTZEN DUT:
–Ez dudala eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, eragozten didanik karguan aritzea.
–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.
–Ez naizela bereizia izan, diziplina espedientearen bidez, inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua.
–Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.
–Merezimenduen baloraziorako egiaztagiriak erantsi ditudala.
–Eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
Alegatu diren merezimenduen zerrenda:
1.–Prestakuntza akademikoa:
...........................................................................................................................................................
2.–Lan esperientzia:
...........................................................................................................................................................
3.–Euskara jakitea:
...........................................................................................................................................................
Horrenbestez,
ESKATZEN DUT:
Onartua izatea Burgiko Udaleko zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Datu pertsonalak tratatzeko adostasuna:
Burgiko Udala da erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten du datu hauek apirilaren (EB) 27ko 2016/679 Erregelamenduan (DBEDBLO) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (GDPR) ezarritakoaren arabera tratatuko direla. Ondorioz, hona hemen tratamenduaren informazioa:
Datuak kontserbatzeko irizpideak: alderdi guztiek tratamenduaren helburuari eusteko beharrezkoa den bitartean edo horien zaintza zehazten duten legezko aginduak dauden bitartean kontserbatuko dira, eta helburu horretarako beharrezkoak ez direnean, ezabatu eginen dira, datuen anonimotasuna edo datuen erabateko suntsiketa bermatzeko egokiak diren segurtasun neurriak hartuta.
Datuen jakinarazpena: datuok ez zaizkie jakinaraziko hirugarrenei, ezpada horretarako legezko betebeharra dagoela.
Erabiltzailearen eskubideak:
–Baimena noiznahi kentzeko eskubidea.
–Datuetan sartu, zuzendu, lekualdatu eta ezerezteko eskubidea eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko eskubidea.
–Kontrol Agintaritzaren aurrean (www.aepd.es) erreklamazioak aurkezteko eskubidea, baldin eta uste baduzu tratamendua ez dela indarreko araudiaren araberakoa.
Harremanetarako datuak, zure eskubideez baliatzeko: Burgiko Udala La Villa enparantza 1 - 31412 Burgi (Nafarroa). Helbide elektronikoa: ayuntamiento@burgui.es.
Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: Prodatos Cumplimiento Normativo S.L., Paseo Independencia, 22, 7.º 50004 Zaragoza.
Sinatua: ......................................................................
Burgi, 2025eko .....................................aren .........(a).
II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA
1. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.
2. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Kofratuak eta murruak eraikitzea.
3. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak. Argiteria publikoa mantentzea eta kontserbatzea: kableatu sarea, koadroak eta luminariak.
4. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara gelak eta haien osagai bereziak, eta iturri publikoak. Etxeko kontsumorako uraren goi eta behe horniduraren sarea mantentzea eta konpontzea, eta ihesak detektatzea.
5. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemak ulertzea.
6. gaia.–Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.
7. gaia.–Lorategiak eta berdeguneak zaintzea eta mantentzea: oinarrizko kontzeptuak. Erremintak: eskuzkoak, elektrikoak eta motordunak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze lana. Ureztatzea, ongarritzea eta inaustea. Produktu fitosanitarioak erabiltzeko legedia.
8. gaia.–Laneko segurtasun eta higieneko oinarrizko neurriak. Garbiketako kontzeptu orokorrak eta oztopo arkitektonikoak.
Ur biltegiak eta horien klorazio sistemak mantentzea. Kontzeptu orokorrak. Higiene eta osasun baldintzak eta segurtasunekoak.
9. gaia.–Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko bilkura, alkatea eta zinegotziak. Bilkuren araubidea. Burgiko Udalaren eta Erronkariko Ibaxaren Batzordearen antolaketaren berezitasunak.
10. gaia.–Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena.
11. gaia.–Ortografia, aritmetika, geometria eta azalera kalkulua; hori guztia, deialdian eskatutako prestakuntza mailaren arabera.
12. gaia.–Burgi: kokapena, geografia eta populazioa. Udalerriko alderdiak eta leku izenak. Udal mugarteko kaleak, izen ofizialak eta usadiokoak.
Iragarkiaren kodea: L2504136
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
