2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARTAXOA
Deialdia, lan-kontratazioarekin familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin-behineko zerrenda
Alkatetzak 2025eko martxoaren 14an eman ebazpen baten bidez, honako hau erabaki da:
Lehena.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, deialdi honetarako: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin familia-langilearen lanpostu bat, lan-kontratudunen araubidean, %66ko lanaldian eta Artaxoako Udalaren zerbitzura, aritu dadin Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
Bigarrena.–Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, izangai baztertuek hurrengo hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak aurkeztuko dira eskaerak aurkeztu ziren modu berean.
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
ERANSKINA.–ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Izangai onartuak:
Tejedor, Lles, Ana Isabel
Díaz, Romero, Virginia
Díaz, Santos, Raquel
Torres, Ayala, Gissella Rocio
Moreno, González, Patricia
Hualde, Ibiricu, Elisabel
Jimeno, Urroz, Elba
Fernández, Murillo, Jerusalén
Muru, Izu, Ana Irene
Ruiz, Esparza, Inmaculada
Izangai baztertuak: bat ere ez.
Iragarkiaren kodea: L2504091