62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, San Adriango ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko abenduaren 10ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04874.

2. Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko honetan jasota daude enkantearen eta enkantean jarri behar den ondasunaren funtsezko datuak:

https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2025-3100200104874

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra:

San Adriango 7934 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 3216. liburukia, 120. liburua, 162. folioa. IDUFIR: 31008000285038.

Hiri finka: Hiru zenbakia.–San Adriango eraikin bateko beheko solairuko lokala (Santa Gema kalea 42). Berrogeita bi metro koadroko azalera dauka. San Fermin kalean du sarbidea. Honako hauek ditu mugakide kale horretatik ikusita: aurrean, kale hori bera; eskuinean, sarrerako eskailera eta ataria eta eskailera-kaxa (Santa Gema kalea); ezkerrean, Carmen Argandoña; atzean, banaketa horizontal honetako Bost zenbakiko lokala. Elementu eta gastu komunetan duen partaidetza-kuota honako hau da: ehuneko sei osoko eta bi ehunen (%6,02). Katastroko 3. poligonoko 540. lurzatiko 1. hiri-azpiareako 3. hiri-unitateak osatzen du.

Katastrokoa: 3. poligonoa, 540. lurzatia, 1. azpiarea, 3. hiri-unitatea. Santa Gema kalea 42, beheko solairua, San Adrián. 35 metro koadroko etxebizitza. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002058241RE.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko martxoaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2504292