1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko abenduaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04940.
2. Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko honetan jasota daude enkantearen eta enkantean jarri behar den ondasunaren funtsezko datuak:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200104940
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
Lote bakarra:
1. ondasuna: Erregistrokoa: Tafallako 10.429 zenbakiko finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 1848. liburukia, 275. liburua, 51. folioa. Erregistro kode bakarra: 31016000196605.
Deskribapena: Hirikoa: bat. –Etxeko lehen solairuko etxebizitza, sarrerako ataria eta eskailera independentea dituena La Peña kaleko hamabitik. Hiru logela, sukaldea eta komuna ditu. Mugak: sartu eta eskuinaldean, Santa Luzia kalea; ezkerraldean, La Peña kalea; atzean, Juana Monteroren etxea eta orubea. Laurogei metro koadro ditu, gutxi gorabehera. Gainean, bigarren solairuko etxebizitza dago, zeinak atari eta eskailera independentea baititu La Peña kaletik. Elementu komunetan duen partaidetza: ehuneko hogeita hamar.
2. ondasuna: Erregistrokoa: Tafallako 10.430 zenbakiko finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroko 1848. liburukia, 275. liburua, 54. folioa. Erregistro kode bakarra: 31016000196612.
Deskribapena: Hirikoa: bi.–Etxabea edo lokala, La Peña kaleko hamabi zenbakia duen etxeko ataritik sarrera duena, Santa Luzia kalearen ezkerraldean. Mugak: sartu eta eskuinean, Juana Montero; ezkerrean, Santa Luzia kalea; atzean, Juana Monteroren etxabea. Hogeita hamaika metro koadroko azalera dauka. Ehuneko hamarreko partaidetza-kuota du.
Katastrokoa (bi finkak): Tafallan. 574. lurzatia, 34. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea; 154 metro koadro.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001603395PH.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko martxoaren 19an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2504283