62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

275/2025 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lizarrako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egiten duena.

Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialaren osaera eta eginkizunak araututa daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 99. artikuluetan (estatutuak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta irailaren 29ko 82/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatu –2021eko urriaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala–), apirilaren 26ko 25/2017 Foru Dekretuan eta azaroaren 15eko 247/2023 Foru Dekretuaren bidez.

Aldi berean, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduak (organo beraren azaroaren 28ko 154/1997 Foru Aginduak eta azaroaren 7ko 125/2011 Foru Aginduak aldatua) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentraletako, inguruko organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako gobernu organoetako eta batzorde tekniko asistentzialetako langileen ordezkariak hautatzeko araudia ezartzen du.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lizarrako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egitea. Hartan honako batzordekide hauek hautatuko dira:

–Laguntzako zerbitzu, atal eta unitateetako buruen ordezkari bat.

–Fakultatibo espezialista albokoen ordezkari bat.

–Fakultatibo egoiliarren ordezkari bat.

–Ospitaleko erizaintza unitateetako burutzen ordezkari bat.

–Ospitaleko osasun arloko langile tituludunen ordezkari bat.

–Osasun Barrutiko osasun arloko langile titulugabeen ordezkari bat.

–Oinarrizko osasun laguntzako taldeetako zuzendarien ordezkari bat.

–Oinarrizko osasun laguntzako taldeetako familia medikuen ordezkari bat.

–Oinarrizko osasun laguntzako taldeetako osasun arloko langile tituludunen ordezkari bat.

2. Deialdi hau argitaratzen den egunean, 09:00etan, hautaketa prozesua eta bozketa, hurrenez hurren, gainbegiratuko dituzten hauteskunde batzordeko eta hauteskunde mahaiko kideen jendaurreko zozketa egitea, eta behin-behineko hautesle-errolda argitaratzea Lizarrako García Orcoyen ospitaleko iragarki-taulan eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren web-orrian.

3. María del Mar Paternain Osés andrea eta José Manuel García Arguiñano jauna izendatzea hauteskunde batzordeko buru eta buruorde, hurrenez hurren.

4. M.ª Natividad Azcona Comas andrea eta M.ª Dolores García Fuentes andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa), hauteskunde batzordeko idazkari titular eta ordezko idazkari izendatzea, hurrenez hurren.

5. Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduaren 15. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraikiz, hauteskunde mahai bat eratuko da, egoitza Lizarrako García Orcoyen ospitalean izanen duena.

6. 78/1996 Foru Aginduaren 15.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, honako arau hauek onetsi dira bozketetarako:

a) Oro har, hautesleek Lizarrako García Orcoyen ospitalean bozkatuko dute, eta, horretarako, bertara joan beharko dute bozkatzeko eskubideaz baliatzera, hauteskunde batzordeak bozketarako ezartzen duen epean.

b) Lizarrako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialean ordezkaturik dauden sektore edo langile-taldeen hautagaitzen boto-paperak ikusgai egonen dira Lizarrako García Orcoyen ospitalean hauteskunde batzordeak bozketarako ezartzen duen egunean.

c) Bozketa egiteko, hautesleak boto-papera gutun-azal batean sartuko du; ondoren, gutun-azala itxi eta nortasun agiri nazionalaren edo horren agiri baliokide baten fotokopia batekin batera beste gutun-azal handiago batean sartuko du, eta gutun-azala itxi ondoren bozketaren arduradunari emanen dio. Gutun-azal handiaren kanpoaldean, hautesleak bozketarako dagokion sektorearen edo langile-taldearen izena idatziko du.

d) Bozketaren arduradunak nork bozkatzen duen jasoko du sektore edo langile-taldeen arabera, eta eskatzen duenari, botoa eman izanaren ziurtagiria emanen dio.

e) Bozkatzeko epea bukatuta, hauteskunde mahaiak hautetsontzi bakoitzean sektore edo langile-talde bakoitzerako sartutako botoak kontatuko ditu.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta lehendakari eta idazkari titular eta ordezko izendatuei.

9. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako eskumenak baliatuz.

Iruñean, 2025eko martxoaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2504357