Iragarkia
62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
31E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Generazinema Ekoizpena 2025-2027" izeneko laguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 817895.
Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du onets daitezela Generazinema Ekoizpena 2025-2027 laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimen dadila 625.000 euroko gastua eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau.
Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Onestea Generazinema Ekoizpena 2025-2027 izeneko dirulaguntzaren deialdia.
2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.
3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak | 2025 | 187.500,00 |
A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak | 2026 | 187.500,00 |
A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak | 2027 | 250.000,00 |
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko otsailaren 28an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
ERANSKINA.–GENERAZINEMA EKOIZPENA 2025-2027 DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
Zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, komunitate baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu sorkuntzari, nahiz aniztasun kulturalari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.
Dirulaguntzen deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta Estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezkoen sektoreak film luzeak, laburrak eta telesailak ekoitz ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira Estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Garapena laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, komunitate honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.
Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (haren bidez zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntzen araubide hau sustatzailea da, eta salbuetsita dago Europako Batzordeari aurretiazko jakinarazpena egiteko betebeharretik. Orobat, Tratatuaren 3. apartatuaren 107. artikuluarekin bat etorriz, barne merkatuarekin bateragarria da, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan ezarritako betekizun guztiak betetzen baititu.
Deialdia honela egituratu da:
I. KAPITULUA.–Xedapen orokorrak.
II. KAPITULUA.–Film luzeak (A modalitatea) eta telesailetako kapitulu pilotuak (C modalitatea) ekoizteko laguntzen berariazko oinarriak.
III. KAPITULUA.–Film laburren ekoizpenerako laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea).
I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.
1.1. Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk ematea film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko. Proiektu-fasean egon behar dute eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema-aretoetan, dela telebista operadoreen bidez nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak edo proiektu sailak izaten ahal dira.
Abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hauxe ulertuko da:
a) Film zinematografikoak: edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, merkataritzako ustiapenaren ikuspegitik, lehen-lehenik zinema aretoetan erakusteko helburuarekin sortu direnak. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.
b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: a) letrako baldintzak beteta ere, zinema aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, eta beraz, jendearengana beste komunikazio bide batzuetatik iristen direnak.
c) Telesaila: kapitulu multzo batez (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generiko komuna izan zein ez, telebistako operadoreek ondoz ondo eta jarraitutasunez emateko edo hedatzeko helburuz egina, non kapitulu bakoitzak kontakizun bakun bat izaten ahal duen, edo hurrengo kapituluan jarraipena izan.
d) Animazio-telesaileko kapitulu pilotua: telesail baten ezaugarriak eta estiloa markatzen dituen animazioko ikus-entzunezko lana, ekoizleari bide ematen diona hura finantzatzeko eta sustatzeko.
Ekoizpen bat proiektu fasean dagoela ulertuko da baldin eta kalifikazio eskaera aurkeztu aurreko edozein fasetan baldin badago.
1.2. Deialdi honek hiru laguntza modalitate ditu: A, B eta C. Gainera, A eta B modalitateek bina azpimodalitate dituzte. Hona hemen laguntzen banaketa, modalitateen eta azpimodalitateen arabera:
–A) modalitatea. Film luzeen ekoizpenerako laguntzak.
Deialdi honen ondorioetarako, "film luzea" izanen da 60 minutuko edo hortik gorako iraupena duen film zinematografiko eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziozkoa izan.
A.1) Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 eurotik gorako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.
A.2) Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.
–B) modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak.
Deialdi honen ondorioetarako, "film laburra" izanen da 60 minututik beherako iraupena duen film zinematografiko eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziozkoa izan.
B.1) Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak bai sorkuntzako dokumentalak.
B.2) Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak.
–C) modalitatea. Telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak.
Modalitate honetan, telesail-kapitulu bat egitea bultzatuko da, telesail baten proiekturako pilotu gisa balio dezan.
Deialdi honen ondoreetarako, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:
- Animazio-telesaileko kapitulu pilotua: animaziozko ikus-entzunezko lana, telesail baten ezaugarriak eta estiloa markatzen dituena eta, horrela, ekoiztetxeari bide ematen diona hura finantzatzeko eta sustatzeko. Gutxienez minutu 1 iraunen du.
- Telesaileko kapitulu pilotua: telebistako ikus-entzunezko lana, telesail baten ezaugarriak eta estiloa markatzen dituena eta, horrela, ekoiztetxeari bide ematen diona hura finantzatzeko eta sustatzeko. Gutxienez 20 minutu iraunen du.
1.3. Gehienez lau proiektutarako laguntza eskatzen ahalko da. Eskatzaileek laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.
Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, puntuaziorik altuena lortzen duten biek soilik jasoko dute dirulaguntza.
1.4. Laguntzen diren proiektuak 2024ko azaroaren 1etik 2027ko irailaren 30era bitarte egin beharko dira, bi data horiek barne.
1.5. Bat etorriz Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, adimen artifizialeko ereduak erabiltzen badira jarduera gauzatzeko, onuradunak horren berri eman beharko du, bai eta zehaztu ere proiektua aurrera eramaten duten pertsona fisikoen esku-hartze maila eta, hala badagokio, haiek egindako berrikuspen lana.
2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
2.1. Deialdi honetan ezarritako laguntzak lortzen ahalko dituzte Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4 n) artikuluko definizioaren arabera ekoiztetxe independente direnek, ekonomia intereseko taldeak ere barne, laguntza horien xede diren ekoizpen jarduerak egiten badituzte, betiere.
2.2. Enpresa eskatzaileak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta ekoizle gisa inskribatuta egon beharko du Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) Zinema eta Ikus-entzunezkoen Enpresen Erregistroan.
2.3. Aurrekoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Ez dira onuradun izaten ahalko aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.
2.4. Bi ekoiztetxek edo gehiagok koprodukzio bat egitean, onuradun izaera lortzeko baldintzak beteta, laguntza eskatu nahi badute, enpresa elkarte bat eratu beharko dute. Enpresa elkarte horrek, jardun ahal izateko, entitate ordezkari bat hautatuko du, zeina kide guztien izenean arituko baita eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen baitu, bai laguntza eskaerak eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Enpresa elkarte hori eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren web atarian eskura egonen dena. Laguntza-eskaeran, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen elkarteko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.
Elkartea ez da desegiten ahalko harik eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hausteen kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.
Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen ekoiztetxea izendatu beharko da elkartearen produktore-kudeatzaile. Ekoiztetxe batek baino gehiagok hein berean hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin. Gainera, koprodukzio enpresa bakoitzak obraren titulartasun osoaren gainean daukan portzentajea zein den adierazi beharko da. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.
Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) jasotako laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.
2.5. Era berean, laguntza eskatzen dutenak ekoitzitako ikus-entzunezko lanen jabetza-eskubideen titular izan beharko dira, lan horiek ustiatu eta merkaturatzeko beharrezkoak diren heinean, alde batera utzita jabetza intelektualari buruzko legedian xedatutakoa halako eskubideak erabili eta eskualdatzearen gainean. Ulertuko da baldintza hori betetzen dela lanaren gaineko eskubideen titulartasuna koproduktore guztien artean banatuta baldin badago. Titulartasun hori hiru urtez mantendu beharko da gutxienez, lanaren kalifikazioa egiten denetik aurrera.
2.6. Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan dauden enpresa eskatzaileek ez dira onuradun izaten ahalko aipatutako legean aurreikusitako ordainketa epeak betetzen ez badituzte. Lege horrek merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen ditu.
Hori betetzen dela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, baldin eta, kontabilitate araudiaren arabera, galera-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten sozietateak badira.
Kontabilitate araudiari jarraikiz, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.
2.7. Eskatzaileek ez dute laguntzen deialdian parte hartzen ahalko zehatu edo kondenatu badituzte, administrazio ebazpen irmo baten edo epai judizial irmo baten bidez, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.
2.8. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:
a) Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.
b) Nafarroako Gobernuaren 2025eko aurrekontuetan xede bererako partida izenduna duten entitateak.
c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak edo akademiak.
d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.
3. Aurrekontuko esleipena eta laguntzen zenbatekoa.
3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 625.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:
–2025eko ekitaldi ekonomikoa: 187.500 euro, 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren A20002 A2500 4709 334102 partidaren kargura ("Generazinema: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak" izenekoa), 2025erako onartutako gastuen aurrekontutik.
–2026ko ekitaldi ekonomikoa: 187.500 euro, 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren A20002 A2500 4709 334102 partidaren kargura ("Generazinema: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak" izenekoa), edo 2026ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, baldin eta kreditu egokirik eta nahikorik bada.
–2027ko ekitaldi ekonomikoa: 250.000 euro, 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren A20002 A2500 4709 334102 partidaren kargura ("Generazinema: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak" izenekoa), edo 2027ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, baldin eta kreditu egokirik eta nahikorik bada.
Aurrekontua honela banatuko da modalitateen artean:
–A) modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntzak: 450.000 euro.
- 2025eko ekitaldi ekonomikoa: 135.000 euro.
- 2026ko ekitaldi ekonomikoa: 135.000 euro.
- 2027ko ekitaldi ekonomikoa: 180.000 euro.
- A.1) modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 280.000 euro.
- A.2) modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 170.000 euro.
–B) modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak: 100.000 euro.
- 2025eko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.
- 2026ko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.
- 2027ko ekitaldi ekonomikoa: 40.000 euro.
- B.1) modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak bai sorkuntzako dokumentalak: 38.000 euro.
- B.2) modalitatea. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak: 62.000 euro.
–C) modalitatea. Telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak: 75.000 euro.
- 2025eko ekitaldi ekonomikoa: 22.500 euro.
- 2026ko ekitaldi ekonomikoa: 22.500 euro.
- 2027ko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.
3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onetsitako aurrekontuaren %50. Laguntzaren intentsitatearen ehunekoa bat dator Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 (EB) Erregelamendu Orokorraren 54.6 artikuluan xedatutakoarekin.
Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:
–A.1) modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 100.000 euro.
–A.2) modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 60.000 euro.
–B.1) modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak bai sorkuntzako dokumentalak: 25.000 euro.
–B.2) modalitatea. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak: 40.000 euro.
–C) modalitatea. Telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak: 75.000 euro.
3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoiztetxe eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, Balorazio Batzordearen ustez, deialdi honen xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.
3.4. A eta B modalitateetan sobera gelditzen den diru guztia beste modalitateen kopuruak handitzeko erabiliko da, irizpide honen arabera:
–A.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1, B.2 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).
–A.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1, B.2 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).
–B.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2, A.1 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).
–B.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2, A.1 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).
–C modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.1, B.1 eta B.2 modalitateak handitzeko, ordena horretan).
3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaera-orrian azaltzen dena baino txikiagoa denean, ekoiztetxe onuradunari eskatuko zaio eskaera berregin dezala, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal zaion dirulaguntzara. Nolanahi ere, eskabidea berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio Batzordeak eskabide berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.
3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egiten ahal da dirulaguntza jaso ez duten ekoiztetxeentzat, lortutako puntuazioaren arabera.
4. Tramitazio eta ebaluazio organoak.
4.1. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atala da eskaerak tramitatzeko eta ebaluatzeko ardura duen organoa. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.
4.2. Aipatutako organo kudeatzaileak eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:
a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.
b) Kideak: zinemagintza eta ikus-entzunezkoen sektoreko bi aditu (horietatik bat Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea izanen da), eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Ataleko burua, edo, horrek ezin badu, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.
c) Idazkaria: Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Ataleko teknikari bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat.
4.3. Balorazio Batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko da, tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).
5. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.
5.1. Eskaerak onartzeko epea ixten den unean proiektu fasea bukatua duten lanek ez dute laguntzarik jasotzen ahalko, 1.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
5.2. Deialdi honen 2. oinarrian adierazitako baldintza orokorrez gainera, aurkezten diren proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Ekoiztetxeen kargura onartutako aurrekontuaren %40 gutxienez bat etortzea Nafarroako lurraldean egin beharreko gastuekin, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduari jarraikiz. Foru agindu horren bidez, ekoizpen zinematografikoetako eta ikus-entzunezko telesailetarako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko baldintzak eta betekizunak garatzen dira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan araututakoaren arabera.
b) Ekoiztetxeak zerga-egoitza Nafarroan izatea, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta proiektuaren ekoizpen prozesu osoan zehar, harik eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA) edo une horretan dagokion administrazio erakundeak proiektua kalifikatu arte.
5.3. Organo kudeatzaileak aurreko baldintzetako bat gutxienez betetzen duten eskaerak ere onartzen ahalko ditu, baldin eta Balorazio Batzordearen iritziz, arte-, kultura- edo ekonomia-egoeran eragina duten proiektuenak badira edo, Nafarroako kultura-, arte- eta gizarte-errealitatearekin duten loturagatik, interes berezikoak badira.
Hori baloratzeko, idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duena.
5.4. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, ekoiztetxe eskatzaileak Espainiako ekoizpen osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez. Kasu horretan, ulertuko da ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza.
6. Eskabideak eta nahitaezko dokumentazioa aurkeztea.
6.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskabideak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). Eskabideetan, gaitutako helbide elektroniko bat eman beharko da, zerbitzu arduradunaren eta eskatzaileen arteko komunikazio eta jakinarazpen kanala izanen dena. Kasu horretan, eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.
Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39 zenbakian dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan (USB memoria) aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.
Eskaera eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri.
6.3. Eskaera I.A. eranskinean ezarritako ereduari egokituko zaio eta, horrekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, izapideen katalogoan ematen diren "Aurkezpen txantiloietan" sartuta, eta horietan adierazitako jarraibideak betez:
6.3.1. Dokumentazio orokorra:
a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.
b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera. Erakundearen legezko ordezkariaren ordezkaritza-ahala egiaztatzen duen agiria aurkeztuko da.
c) Ekonomia-intereseko taldea izanez gero, ekonomia-intereseko taldearen eraketaren eskritura, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.
d) Egiaztagiri bat, dioena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta ekoizle gisa inskribatuta dagoela Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) Zinema eta Ikus-entzunezkoen Enpresen Erregistroan.
e) Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala, hala badagokio.
Egoitza fiskala egiaztatzeko, Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Hura online eskuratzen ahalko da ziurtagiri telematikoen esteka honen bidez.
f) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:
–Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektuaren eskaera aurkeztu beharko da –Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko (ICAA) Zuzendaritza Nagusian egindako eskaera–, bai eta koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia bat ere, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.
–Koprodukzio nazionaletan, koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak obra gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.
Kasu horretan, eskatzailea laguntzaren onuraduna bada, laguntza onartzen den unean, koproduktore guztiek fede-emaile publikoaren aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua eskatuko da, non berariaz jasoko baitira ekoizle bakoitzak bere gain hartutako gauzatze konpromisoak eta obraren titulartasuna.
g) 2.4 oinarriari helduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den elkartea eratzeko akordioa, zeina Nafarroako Gobernuaren web atarian deskargatzen ahal den III. eranskinean (Enpresa elkartearen inprimakia). Akordio horrek proiektuaren ekoiztetxe guztiek sinatua egon behar du, eta honako hauek zehaztuko dira: haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak titulartasunaren zenbateko portzentajea duen proiektuan eta enpresa bakoitzak proiektua gauzatzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak; hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio zenbatekoak identifikatu ahal izateko.
h) 2.6 oinarrian jasotakoari jarraikiz, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreak emandako erantzukizunpeko adierazpena edo ziurtagiria, kasuaren arabera, ordainketa epeak betetzen direla egiaztatzeko, aurreikusita daudenak Merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean.
Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua bat dator V. eranskinarekin (ordainketa epeak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean deskargatzen ahal den.
6.3.2. Agiri berariazkoak:
a) I. eranskina (fikziozko ikus-entzunezko lana edo dokumentala, edo animaziozko ikus-entzunezko lana), kasuaren arabera, laguntzaren xede den proiektuaren informazio ekonomikoa, Excel formatuan; eta I.A eta I.B eranskinak.
Enpresa elkarteen koprodukzioaren kasuan, izendatutako produktore kudeatzaileak bete beharko du eranskin hori.
Elkarteko gainerako koproduktore guztiek I.C eranskina soilik bete beharko dute. (enpresa elkarteko kide den koproduktorearen informazio ekonomikoa). Formatu berean aurkeztu beharko da.
–Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:
- Aurrekontu osoa: proiektuaren aurrekontu osoaren zenbatekoa jasoko du.
- Ekoiztetxe Eskatzailearen Gastua izeneko zutabean, ekoiztetxeari dagozkionak sartuko dira, eta Ekoiztetxe Eskatzailearen Gastua Nafarroan izeneko zutabean, berriz, Nafarroan egindakoen zatia, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren arabera.
- Koprodukzioen kasuan, Ikus-entzunezko Lanaren Aurrekontua Guztira izeneko zutabean, ikus-entzunezko lanaren guztizko gastuak, parte hartzen duten koproduktore guztien gastuak batzearen ondoriozkoak.
- 01-12 kapituluak: fitxa horiek betetzeko, sartu beharko dira, bakarrik, ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontu-gastuak, 2024ko azaroaren 1etik 2027ko irailaren 30era bitartekoak, eta 7. oinarrian gastu diruz lagungarri gisa aipatzen diren kontzeptuetakoak, kontuan hartu gabe 7.1. a), i), j) eta n) oinarrietan adierazitako portzentaje mugak.
- Finantzaketa plana: proiektu osoaren finantzaketa plana osatzen duten finantza baliabideak jasoko ditu.
- Onartutako aurrekontua: gastu diruz lagungarrien zenbatekoak jasotzen ditu, baldin eta ez badituzte gainditzen 7.1 oinarriko a), i), j) eta n) letretan ezarritako portzentaje mugak. Excel dokumentuaren fitxa horrek automatikoki eskaintzen ditu aipatutako zenbatekoak, onartutako aurrekontutzat hartzen ahal denaren guztizko zenbatekoa eta Nafarroako gastua, eskatzaileak beste fitxa batzuetan emandako informaziotik abiatuta. Kontzeptu horien zenbatekoak berretsiko dira organo kudeatzaileak azterketa teknikoa egin ondoren.
- I.A eranskina.–Eskabidea: eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
- I.B eranskina.–Nafarroako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena: eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
b) II. eranskina (informazio teknikoa), Excel formatuan. Bertan, proiektuaren informazio teknikoaz gain, II.A., II.B. eta II.C. eranskinak jasotzen dira.
–Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:
- II.A eranskina.–Proiektuaren informazio teknikoa, jasoko duena proiektua ekoizteko aurreikusita dauden ekintza guztien deskribapen zehatza. Orobat, honako hauek gutxienez jaso beharko ditu: proiektua noiz hasi eta bukatuko den adierazten duen egutegi bat; lanerako plan bat, filmaketa denbora eta kokalekuak adierazita eta, azkenik, deialdi honetako 17.3, 17.4 eta 20.3 oinarrietan ezarritako balorazio irizpideak betetzeari buruzko informazioa.
- Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
- II.B eranskina.–Fitxa teknikoa eta artistikoa: dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
- II.C eranskina.–Kalifikazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez adierazten baita ez dela eskatu nahitaezko kalifikazioa proiekturako. Dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
c) Produkzioaren eta zuzendaritzaren memoria. Formatu librean aurkezten ahalko dira, garrantzitsutzat jotzen diren edukiekin.
d) Gidoi osoa (fikziozko eta animaziozko lanen kasuan); tratamendu luzea (dokumentalaren kasuan) eta filmaren sinopsia.
e) Kontratu bat, zalantzarik gabe egiaztatzen duena gidoiaren gaineko eskubideak ekoiztetxeari laga zaizkiola, bai eta, hala badagokio, ideia originalaren kontzeptuari dagokion kontraprestazioa edo aurrez zegoen obraren gaineko aukera eskubideen lagapena ere.
f) Laguntzaren xede den proiektuan gastua egiten duten enpresekin lotutako enpresen zerrenda, kontuan hartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluko lotura irizpidea, IV. eranskinean (lotutako enpresen inprimakia), Nafarroako Gobernuaren web ataritik deskargatzen ahal den eredu ofizialean.
g) 5.3 oinarrian ezarritakoa betez gero, eskabidea eta zioen azalpena.
h) Eskaera modu telematikoan bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.
6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren orain arteko beste deialdi batzuetan parte hartu duten pertsona eta entitate eskatzaileak ez daude behartuta, aldaketaren bat ez badago bederen, 6.3.1 oinarriaren a), b), c) eta d) apartatuetako agiriak aurkeztera (ekonomia jardueren gaineko zergaren ziurtagiria izan ezik). Kasu horretan, dokumentazio hori zein espedientetan aurkitzen den adierazi beharko dute.
6.5. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, behar den ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioenari jarraikiz.
7. Gastu diruz lagungarriak.
7.1. Gastu diruz lagungarritzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak, 2024ko azaroaren 1etik 2027ko irailaren 30era bitartean benetan egin eta ordaindu direnak, eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak. Gastu diruz lagungarrien erosketa kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
Ekoiztetxeak egindako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:
a) Ekoizpen exekutiboko gastuak: kostutzat hartuko da, bakar-bakarrik, pertsona fisikoek egindako ekoizpen exekutiboa, edo pertsona juridikoek egindakoa, baldin eta azken horiek ekoizpen exekutiboa badute sozietatearen berariazko helburutzat, beste batzuk alde batera utzi gabe.
Baldin ekoiztetxearen eta produktore eragilearen artean merkataritza harremana badago, kontratuarekin batera dagokion faktura aurkeztu beharko da; eta, harremana lanekoa bada, kontratuarekin batera dagokion nomina aurkeztu beharko da, non berariaz adieraziko baita Gizarte Segurantzaren araubide orokorra.
Ekoizpen exekutiboaren kontratuaren xedea generikoa denean ekoiztetxeak egiten dituen ikus-entzunezko hainbat obratarako, haren kostua hainbanatuko da obra bakoitzean duen benetako partaidetzaren arabera.
Nolanahi ere, ekoizpen exekutiboaren ordainsariak ez du muga hauetatik handiena gainditzen ahalko:
- Lana egiteko kostuaren %10.
- 100.000 euro.
b) Langile gastuak: langileen kostutzat hartuko da ekoiztetxearen plantillako langileen kostua, baldin eta kontratu espezifikoa badute ikus-entzunezko lana ekoizteko, eta langile teknikoen gastutzat hartuko da.
Berariazko lan-kontratua ekoiztetxearen ikus-entzunezko hainbat obratan parte hartzeko sinatu bada, lan horietako bakoitzean benetan duen partaidetzaren arabera hainbanatuko da haren kostua.
Ekoiztetxearen plantillako langileek berariazko kontraturik gabe egiten badituzte ekoizpen exekutiboaren eginkizunak, gastu orokorrei egotziko zaie haien ordainsaria, hainbanatzeko adierazi diren baldintza berberekin.
Gastu orokorrei egotziko zaie plantillako langileei dagokien gastua, baldin eta, beren lanbide-kategoriagatik, ikus-entzunezko ekoizpenarekin lotu ezin badira edo, lotu ahal izanda, berariazko lan-kontraturik ez badute laguntzaren xede den ikus-entzunezko lanerako.
c) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta baliabide profesionalen kontratazioa.
Apartatu honetan sartzen dira kontziliazioari eta jasangarritasunari lotutako gastuak, hirugarrenei kontratatutakoak. Zehazki:
–Hirugarrenekin kontratatutako kontziliazio eta jasangarritasun planei lotutako gastuak.
–Jasangarritasunaren arloko prestakuntza jarduerak.
–Erakunde aitortuek jasangarritasun ziurtagiriak lortzea.
–Ziurtagiri ekologikoa duten mezularitza zerbitzuen hornitzaileak kontratatzea.
–Edukiontziak eta garbiguneak instalatzea, birziklapena eta berrerabilpena errazteko.
–Jarduera diruz lagungarriak ingurumenean duen inpaktua konpentsatzeko ekintzak egitea.
d) Filmaketa epearen barruan filmaketarekin zuzeneko lotura duten lokaletan edo instalazioetan egindako hornidura gastuak, hala nola urari, gasari edo elektrizitateari dagozkionak, baldin eta dagozkion kontratuak aurkezten badira lotura hori justifikatzeko.
Gastu horiek ekoiztetxearen egoitza sozialean egiten direnean, eta egoitza hori ez denean filmaketarekin zuzenean lotutako lokala, gastu orokorrei egotziko zaizkie.
e) Zerga ondorioetarako kengarria den amortizazio kostua, ikus-entzunezko lana egitean ekoiztetxearen jabetzako ekipamenduak eta material teknikoa erabiltzen den denborari dagokiona.
f) Ikus-entzunezko lana filmatzean sortutako ostatu zerbitzuei eta joan-etorriei dagozkien gastuak. Filmaketa hasi aurretik eta bukatu ondoren, gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.
Nolanahi ere, muga hauek aplikatuko dira:
–Ostatua: gehienez 100 euro gau bakoitzeko. Horrelako zerbitzuetan, gaua igarotzen duen pertsonaren izena jaso beharko da fakturan.
–Joan-etorriak: norberaren ibilgailua erabiliz gero, kilometroko 0,35 euro ordainduko dira edo, bestela, erregaiaren gastua gehi aparkalekuaren eta bidesariaren gastuak. Alokatutako ibilgailu bat erabiltzen bada, gastu diruz lagungarritzat hartuko dira alokairuaren kostua eta erregaia. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da. Gainera, diruz lagungarritzat hartuko dira herri barruko taxi edo AIG gastuak.
g) Filmaketaren hasieratik eta bukaera arte bakarrik egindako otordu gastuak, eta aldi horretan proiektuari atxikitako langileentzat soilik.
h) Ikus-entzunezko lana filmatu bitartean sortutako telefono eta Internet gastuak. Filmaketa hasi aurretik eta bukatu ondoren, gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.
i) Gastu orokorren zenbatekoa; ikus-entzunezko lana egiteko kostuaren %15 gehienez ere. Ehuneko hori %25era arte igotzen ahal da animazioko obren kasuan.
j) Ikus-entzunezko lanaren publizitate- eta sustapen-gastuak; ikus-entzunezko lana egiteko kostuaren %40, gehienez ere. Apartatu honetan sartzen dira merkatuetara eta banaketa foroetara joatearekin lotutako gastuak: akreditazioak eta ostatuko eta joan-etorrietako gastuak, f) apartatuko mugekin.
k) Ikus-entzunezko lana bukatu ondotik, hura zinema aretoetan emateko edo haren ustiapen zinematografikorako beharrezkoak diren sistemetara edo euskarrietara egokitzeko gastuak edo, telesailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez ematen dituzten plataformetan ematekoak.
l) Ikus-entzunezko lana zainduko dela bermatzeko behar diren euskarri materialak egiteko gastua. Era berean, kopiak edo beste euskarri batzuk lortzeko gastuak, baldin eta zinema aretoetan ematekoak badira edo zinematografikoki ustiatzekoak edo, telesailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez eskaintzen dituzten plataformetan ematekoak.
m) Ikus-entzunezko lanaren kostua egiaztatzeko auditoretza-txosten bereziaren gastuak.
n) Ikus-entzunezko lanaren produkzioa finantzatzeko maileguek sortzen dituzten interesak eta negoziazio gastuak, gehienez ere proiektua egiteko kostuaren %20.
Proiektua egiteko kostutzat hartuko da 7.1 oinarriaren apartatu guztien batura, hauena izan ezik: 7.1 oinarriko a), i), j), k), l) eta n).
7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:
a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.
b) Proiektua gauzatzeko zentzuz jokatuta beharrezkoak ez diren gastu kontzeptuak edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez dutenak, bai eta luxuzko gastuak eta haborokinak ere.
c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal badute.
d) Artistak ez diren entitateko langileen ordainsarien gehiegizko kopurua, hau da, lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3tik gora dagoena.
e) Grabaketatik kanpoko aldian elikagaiak, edariak eta antzekoak erosteko gastuak.
f) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak eta beste edozein kontzepturenak.
g) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.
h) Ikus-entzunezko lanaren koprodukzio enpresen artean egindako fakturazioa.
i) 50.000 eurotik gorako gastuak, film luzeen kasuan, eta 4.000 eurotik gorakoak, film laburren kasuan, ekoiztetxeari lotutako pertsona edo enpresa bakoitzak fakturatuta.
Zenbateko horien berdinak edo txikiagoak, lotutako pertsonek edo enpresek fakturatzen dituztenak, kostu gisa zenbatuko dira, baldin eta merkatuko baldintza normaletan egiten badira; hori justifikatzeko, hiru eskaintza aurkeztuko dira, salbu eta, gastuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan kasuan kasuko ondasuna hornitzeko edo zerbitzua emateko behar adina entitate ez badago. Nolanahi ere, onuradunarekin lotutako pertsonek edo entitateek diruz lagundutako jarduerak egiteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik jakinaraztea eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aurretiko baimena ematea.
Prestazio edo zerbitzu berari dagozkion gastuak ez dira faktura desberdinetan zatikatzen ahalko, ezta antzeko xedeekin ondoz ondoko kontratuak egiten ahalko ere, zenbatekoa murrizteko eta apartatu honetan ezarritakoa betetzea saihesteko helburuarekin.
Lotura dagoela ulertuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan jasotako kasuetan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).
7.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntzaren entitate onuradunak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.
7.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipo ondasunen hornidura kasuetan edo aholkularitzako edo laguntzako enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta merkatuan hornidura hori egiteko edo zerbitzu hori emateko behar adina entitaterik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Laguntza justifikatzeko unean justifikatuko dira alderdi horiek eta, horretarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza gutxienez aurkeztu beharko dira, gastua egin aurrekoak.
8. Dirulaguntza emateko ebazpena.
8.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskabidea ezetsitzat joko da.
8.2. Ebazpena pertsona eta entitate interesdunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Gobernuaren web atariko deialdiaren fitxan argitaratuko da.
8.3. Berariazko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian ezarritakoari jarraikiz.
8.4. Ustezko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.
8.5. Deialdi honi buruzko edozein komunikazio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez bideratu beharko da (www.nafarroa.eus).
9. Beste dirulaguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.
9.1. Deialdi honetan aurreikusten den ekarpena bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste erakunde pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.
9.2. Laguntza hau metatzen ahalko da beste edozein laguntza bateragarri salbuetsirekin, EBko beste erregelamendu baten araberakoa edo Batzordeak onartua, baldin eta laguntza neurri horiek diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri desberdinei badagozkie. Diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri berdinei badagozkie –partzialki edo osorik– soilik metatzen ahalko dira baldin eta ez badute gainditzen laguntzaren intentsitatea edo Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoa.
9.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa bat dator Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 54 artikuluan ikus-entzunezko lanentzat ezarritako laguntzen araubidearekin. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
–Ikus-entzunezko lanak ekoizteko dirulaguntzaren intentsitateak ez du diruz lagungarriak diren kostuen %50 gainditzen ahalko (54.6 artikulua).
–Laguntzaren intentsitatea handitzen ahalko da (54.7 artikulua), Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.3 artikuluan ezarritakoaren arabera:
a) %85, 1.000.000 eurotik beherako ekoizpen kostua duten film labur edo proiektuen kasuan.
b) %80, bakarrik edo beste batzuekin batera gehienez ere zinema aretoetan proiektatuta komertzialki ustiatzeko bi film luze zuzendu dituen zuzendari baten ekoizpenen kasuan, produkzio aurrekontua 1.500.000 eurotik beherakoa bada.
c) %80, euskara hutsean grabatutako ekoizpenen kasuan.
d) %80, organo eskudun batek aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek bakarrik zuzendutako ekoizpenen kasuan.
e) %75, emakumezko zuzendariek soilik egindako ekoizpenen kasuan.
f) %75, balio kultural eta artistiko berezia duten eta finantzaketan aparteko laguntza behar duten ekoizpenen kasuan.
g) %75, dokumentalen kasuan.
h) %75 animazio lanen kasuan, baldin eta beren produkzio aurrekontua 2.500.000 eurotik beherakoa bada.
i) %60, Europar Batasuneko estatu kide batek baino gehiagok finantzatzen dituen eta estatu kide bat baino gehiagoko produktoreen parte-hartzea duten mugaz gaindiko ekoizpenen kasuan.
j) %60, Iberoamerikako herrialdeekin egindako nazioarteko koprodukzioen kasuan.
9.4. De minimis laguntzak ez dira metatuko salbuetsitako laguntzekin, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.5 artikuluari jarraikiz, diruz lagungarriak diren gastu berberei dagokienez, baldin eta metatze horrek aipatutako erregelamenduaren III. kapituluan ezarritako laguntzaren intentsitatea gainditzen badu.
9.5. Baldin eta beste entitate batzuen dirulaguntzak edo laguntzak jasotzen badira aldi berean (barnean hartuta ekoizpen zinematografikoak edo ikus-entzunezkoak egiteko inbertsioen kenkariak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2016ko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak arautuak, eta kultura mezenasgoagatik egindakoen kenkariak, 2023ko maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuak eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren 2014ko irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluak arautuak), emandako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak aurreko oinarrietan ezarritakoa gainditzen badu.
10. Onuradunen betebeharrak.
10.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik kontatzen hasita hilabeteko epean, entitate onuradunek idatziz adierazi beharko dute dirulaguntzaren zenbatekoarekin ados daudela, eta konpromisoa hartuko dute aldea beren baliabideekin estaltzeko eta proiektua aurkeztu zenean ezarritako baldintzetan mantentzeko. Epe hori igaro ondoren, ez badu bere adostasuna idatziz adierazi, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.
Gainera, koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatu bat aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatuta, eta horretan berariaz jaso beharko dira ekoizle bakoitzak bere gain hartutako egikaritze konpromisoak eta bakoitzak obraren gainean duen titulartasuna, baldin eta dokumentazio orokorrarekin batera ez bada aurkeztu.
10.2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi denetik hilabeteko epean, pertsona eta entitate onuradunek dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.
Gardentasuneko betebeharrak betetzeko ezarritako ereduak Nafarroako Gobernuaren web atariaren bidez bete eta izapidetzen ahalko dira.
Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).
Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.
Onuraduna ez badago behartua gardentasun betebeharra betetzera, ez direlako gertatzen aurreikusitako inguruabarrak, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean.
Ezertan eragotzi gabe bidezko izaten ahal diren zehapenak, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.
10.3. Nazioarteko koprodukzioen kasuan, onuradunek proiektua onartu duen ICAAren ebazpena aurkeztu beharko dute, ez badute eskaera egiten den unean aurkeztu, hilabeteko epean, dirulaguntza eman dela jakinarazten den unetik kontatzen hasita.
10.4. Gainera, onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Laguntza deialdi honen bidez diruz laguntzen den programa egiteko soilik erabili beharko du eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak beteko ditu.
b) Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.
c) Filmaketa hasi dela Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo unean-unean dagokionari jakinarazi zaiola ziurtatzea, 18.3 eta 21.3 oinarrietan adierazitako konturako bigarren ordainketa eskatzen denean.
d) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri eman beharko dio Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik adostasuna eman dezan, baldin eta aldaketak funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan. Koprodukzioei dagokienez, eskatzailearen titulartasun kuotan edozein aldaketa eginez gero, horren berri ematea Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari, erabakia hartu denetik gehienez ere hamabost eguneko epean.
Onuradunak konpromisoa hartzen du diruz lagundutako proiektua deialdian aurkeztutako baldintzetan gauzatzeko. Ez bada egiten onartutako aurrekontuan jasotako jardueraren bat edo aldaketa garrantzitsuren bat egiten bada proiektuaren onartutako aurrekontuaren apartaturen batean, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, atal horrek bere adostasuna eman dezan.
e) Onartzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.
f) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen, laguntzak baimendutako gehieneko intentsitateen arabera metatzeari buruz Europako Erkidegoko araudiak ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko.
g) Sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko legezko eta hitzarmenezko araudia betetzea eta, bereziki, langile horiekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede den filmean parte hartzen duten industria teknikoekin bere gain hartutako betebeharren ordainketak egunean izatea.
h) Merkataritza legeriak eta kasu bakoitzean onuradun bakoitzari aplikatu ahal zaion sektoreko legeriak eskatutako terminoetan behar bezala ikuskatutako kontabilitate liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako dokumentuak eskura izatea, egiaztapen- eta kontrol-eskumenak egoki bete direla bermatzeko.
i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-lanen xede izaten ahal diren bitartean.
j) Konpromisoa hartzea enpresa ez deslokalizatzeko, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen denarekin bat, eta deslokalizatzen bada, jasotako laguntza itzultzeko konpromisoa hartzea, arau horretan ezarritako moduan.
10.5. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetzan egindako proiektutzat hartuko dira. Bi alderdiek proiektuak hedatzeko ekintzak egiten ahal dituzte, eta aldez aurretik adostuko dituzte. Nolanahi ere, beti aipatuko da lankidetza hori, hala inprimatutako materialetan nola zuzeneko komunikazioko ekintzetan.
10.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen orok Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela aipatu beharko du. Inprimatutako materialetan, publizitatean eta webguneetan, lankidetza hori aipatzeko, esaldi hau erabiliko da: "Subvenciona/Laguntzaile" eta, ondoren, Nafarroako Gobernuaren logotipoa. Bestalde, filmaren hasierako kredituetan eginen da aipamen hori, ikusleek aisa irakurtzeko gisan. Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web atarian edo Argitalpen Atalean kontsultatzen ahalko dira.
10.7. Onuradunak baimena emanen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari filma sustapen jardueretan erabiltzeko, hala Espainian nola atzerrian; bere irudiak eta aurrerapenak Nafarroako Gobernuaren webguneen bidez hedatzeko; eta filma Nafarroako Filmotekak antolatzen dituen saioetan programatzeko, estreinatu zenetik urtebete igaro ondoren. Ekoiztetxeak baimen hori beste urtebetez luzatzeko proposamena egiten ahal du, uste badu epe horrek ustiapenari kalte egiten ahal diola. Hori baloratzeko, idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, luzapenaren proposamenaren arrazoiak azaltzeko.
10.8. Enpresak edo profesionalak konpromisoa hartzen du hizkera edo irudi sexistarik ez erabiltzeko ezein euskarritan, ez publizitatean, ez informazioan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da. Horretarako, honako lan hau kontsultatzen ahal da: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad".
11. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultura mezenasgoaren ondorioetarako.
11.1. 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuko 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat (2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina), deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak, aipatutako legearen 25.1.f) artikuluan adierazten diren pertsonek egiten baldin badituzte, gizarte interesekotzat hartuko dira. Ez dira hartuko kultura mezenasgoaren onuraduntzat lege beraren 25.2 artikuluan aipatutako pertsonak edo entitateak. Ondorio horietarako, eskatzaileek VI. eranskina (mezenasgoaren erantzukizunpeko adierazpena) bete beharko dute, zeina Nafarroako Gobernuaren web orriaren bidez bete eta izapidetzen ahalko baita.
11.2. Kultura mezenasgoaren arloko zerga pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak (foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen).
11.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek azken memoria batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.
11.4. Proiektuak jasotako laguntzaren intentsitatea neurtzeko, mezenasak aplikatutako kenkari fiskala laguntza gisa zenbatuko da, eta haren zenbatekoa bereizita adierazi beharko da, X. eranskineko Finantzaketa fitxan.
12. Itzulketa.
Baldin eta ekoiztetxe onuradunak ez badu behar bezala egiaztatzen proiektua egin duela, edo ez baditu betetzen 5. oinarrian aipatutakoen artean betetzeko konpromisoa hartu zuen betekizunak, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluari jarraikiz.
Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete ez diren ikusita.
13. Arau-hausteak eta zehapenak.
13.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.
13.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan.
14. Dirulaguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.
15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
II. KAPITULUA.–FILM LUZEAK (A MODALITATEA) ETA TELESAILETAKO KAPITULU PILOTUAK (C MODALITATEA) EKOIZTEKO LAGUNTZEN BERARIAZKO OINARRIAK
16. Laguntzen xedea eta zenbatekoa.
Film luzeak ekoizteko laguntzen xede izanen dira deialdi honen 1.2 oinarrian zehaztutako ekoizpen modalitateak. Laguntzen xede izanen da, halaber, oinarri berean jasotako telesailen pilotuen ekoizpena. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, gehienez ere 560.000 eta 75.000 euro emanen da hurrenez hurren, eta horien banaketa 3.1 oinarrian zehaztutakoa izanen da.
17. Proiektuen balorazioa.
17.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta Balorazio Batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.
17.2. Balorazio Batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.
17.3. A.1 eta C modalitateak (film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak eta telesailen pilotuak ekoizteko laguntzak) baloratzeko prozesua honela eginen da:
1. fasea.
Organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko edo, hala badagokio, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.
Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:
a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen denaren sinesgarritasuna: 10 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
SINESGARRITASUNA | HAZTAPENA | |
Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 5 | |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago | 3 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo telesail edo gehiago | 5 | |
Azken 7 urteetan (azken 9 urteetan animazio proiektuen kasuan) jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera). | 5 | |
Baldin eta enpresa eskatzailea ekonomia intereseko talde bat bada, sinesgarritasuna eskaeran izendatutako enpresa ekoizle independenteari soilik dagokio. Aukeratutako ekoizlea ez da aldi berean ekonomia intereseko talde bat izaten ahalko, eta laguntza eskatzeko unean taldearen administratzaile edo gastua egikaritzeko ehuneko handiena duen bazkidea izan beharko du.
b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: 6 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
IBILBIDEA | HAZTAPENA | |
Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan gizonezko zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak | 3 | |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago(bi edo gehiago, animazioa edo emakume batek zuzendutako proiektua bada) | 2 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo telesail edo gehiago(bat edo gehiago, animazioa edo emakume batek zuzendutako proiektua bada) | 3 | |
Azken 7 urteetan (azken 9 urteetan, animazioa edo emakume batek zuzendutako proiektua bada) II.A.1) eranskinean aipatu direnetako sariren bat edo sari edo izendapen hauetakoren bat izatea: zuzendaria filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena kategoriatan, zuzendaririk onena eta zuzendari berririk onena kategoriak | 3 | |
Bi kasuetan, ICAAk kalifikatutako filmak eta telesailak hartuko dira kontuan.
Baldin eta baterako zuzendaritza egon bada, bi zuzendarietako baten ibilbidea hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazitakoa). Zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.
Telesailak ekoizten edo zuzentzen izandako esperientzia behar bezala baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
–Telesailtzat hartuko da kapitulu multzo batez (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generiko komuna izan zein ez, ondoz ondo eta jarraitutasunez emateko helburuz egina, non kapitulu bakoitzak kontakizun bakun bat izaten ahal duen, edo hurrengo kapituluan jarraipena izan.
–Telesailak gutxienez 3 kapitulu izan beharko ditu, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko du.
–Telesailak telebistan edo online errepositorio batean emititua beharko du izan.
c) Nafarroan egindako gastua: gehienez ere 7 puntu, zeinak proiektuaren ekoizpen fasean Nafarroan egindako gastuaren ehunekoaren arabera esleituko baitira.
NAFARROAN EGINDAKO GASTUA | HAZTAPENA |
%81 edo gehiago | 7 |
%71tik %80ra | 6 |
%61etik %70era | 5 |
%51tik %60ra | 4 |
%41etik %50era | 3 |
d) Nafarroan erroldatutako pertsona batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Baterako zuzendaritza izan bada, puntuazioa proportzionalki banatuko da.
Erroldatze-ziurtagiria aurkeztuta egiaztatuko da.
e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planean jadanik gauzatutako konpromisoak: gehienez ere 4 puntu, zeinak taula honen arabera esleituko baitira:
FINANTZAKETA | HAZTAPENA |
%56 edo gehiago | 4 |
%46tik %55era | 3 |
%36tik %45era | 2 |
%26tik %35era | 1 |
Hitzartutako finantzaketa egiaztatzeko, PDF formatuko fitxategi bakar bat aurkeztuko da.
Dokumentu hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazioko edo banaketa zinematografikoko zerbitzua ematen duten enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen ebazpenak; koprodukzioko kontratuak; banku baten edo elkar bermatzeko sozietate baten abalak; kontu korrontearen banku ziurtagiriak; banku kredituak; inbertitzaile pribatuen ekarpenen kontratuak; egindako eta ordaindutako gastuen zerrenda eta eskaeraren egunera arte egindako ordainketen fakturak eta frogagiriak.
Koprodukzioa bada, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztien ingurukoak.
f) Zuzendari berria: gehienez ere 2 puntu, zeinak zuzendariaren lehen edo bigarren film luzea edo telesaila denean esleituko baitira, honela:
ZUZENDARI BERRIA | HAZTAPENA |
Zuzendari baten lehen film luzea edo telesaila | 2 |
Zuzendari baten bigarren film luzea edo telesaila | 1 |
g) Emakumeen parte-hartzea: 8 puntu gehienez ere; horiek filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeen parte-hartze esklusiboaren arabera emanen dira. Baldin eta emakume bakar batek erantzukizuneko zenbait lanpostu baditu filmean, lanpostu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasiera batean dagokion puntuazioari. Zuzendari hasiberria bada, puntu bat gehituko zaie aurreko apartatuan lortutakoei.
EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA | HAZTAPENA |
Emakume batek zuzendua | 3 |
Emakumezko gidoilaria | 2 |
Emakumezko produktore eragilea | 2 |
–gutxienez, lanpostu hauen %40: • Rol protagonistak dituzten aktoreak • Musikaren konposizioa (soinu banda) • Argazki zuzendaria • Arte zuzendaria • Muntaketa burua • Zuzeneko soinuaren burua • Jantzien arduraduna • Makillajeko eta ile-apainketako burua • Soinu muntaketako burua • Nahasketen arduraduna • Produkzio zuzendaria • Efektu berezi fisikoen zuzendaria • Efektu berezi bisualen zuzendaria –Animazio filmen kasuan: • Modelatze burua • Storyboardaren gainbegiralea • Animazio zuzendaria • Atzealdeen gainbegiralea • Rigging-aren gainbegiralea • Argiztapen zuzendaria • Renderraren gainbegiralea | 2 |
h) Euskara erabiltzea proiektuan edo hura hedatu eta sustatzeko edukietan: gehienez ere 2 puntu.
EUSKARA | HAZTAPENA |
Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz izatea | 1 |
Proiektuko komunikazio materialak bi hizkuntzatan (gaztelania/euskara) | 1 |
i) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera erakunde eskudun batek aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa duen pertsona bat gutxienez izatea enpresan enplegatuta: 1 puntu.
Dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatuko da.
j) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera enpresan gutxienez praktiketako langile bat eduki izana: 1 puntu.
Dagokion lan-kontratua edo beka aurkeztuz egiaztatuko da.
2. fasea.
Balorazio Batzordeak gehienez ere 57 puntuz baloratuko ditu irizpide hauek:
a) Proiektuaren kalitatea: gehienez 30 puntu, baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN KALITATEA | HAZTAPENA |
Proiektuaren garrantzia eta originaltasuna | Gehienez 10 puntu |
Gidoiaren/tratamenduaren kalitatea | Gehienez 10 puntu |
Pertsonaiak/kokalekuak | Gehienez 5 puntu |
Banaketa- eta marketin-plana | Gehienez 5 puntu |
"Proiektuaren garrantzia eta originaltasuna" irizpidean, alderdi formalean eta sormenaren alderdian egindako berrikuntza eta proposamenak maila artistikoan eta sozialean izaten ahal duen inpaktua baloratuko dira, besteak beste. Gidoiari, pertsonaiei eta kokalekuei dagokienez, horien interesa, kalitatea eta originaltasuna baloratuko dira. Banaketa- eta marketin-planean, proposatutako ekintzen aniztasuna eta irismena baloratuko dira.
b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa: gehienez 27 puntu, baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA | HAZTAPENA |
Finantzaketa planari egokitzea | Gehienez 6 puntu |
Salmentako eragileekin edo banatzaileekin dituen kontratuak | Gehienez 6 puntu |
Ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzu-emaileekin dituen kontratuak | Gehienez 6 puntu |
Estatu barruko koprodukzioa | Gehienez 3 puntu |
Nazioarteko koprodukzioa | Gehienez 3 puntu |
Erregioko, Estatuko edo nazioarteko beste laguntza batzuk | Gehienez 3 puntu |
Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute, I.A. eranskineko dagokion laukian adierazita hala eskatu badute, beren proiektuak Balorazio Batzordearen aurrean defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpen batekin. Era berean, balorazioko prozesu osoan Batzordeak agertzeko eskatzen ahal die entitateei, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.
17.4. A.2 modalitatea (aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak) baloratzeko prozesua honela eginen da:
1. fasea.
Organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko edo, hala badagokio, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.
Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 36 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:
a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen denaren sinesgarritasuna: 6 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
SINESGARRITASUNA | HAZTAPENA | |
Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 4 | |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago | 3 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo telesail edo gehiago | 4 | |
Azken 7 urteetan (azken 9 urteetan animazio proiektuen kasuan) jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera). | 2 | |
b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: 4 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
IBILBIDEA | HAZTAPENA | |
Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan gizonezko zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak | 2 | |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago(bi edo gehiago, animazioa edo emakume batek zuzendutako proiektua bada) | 1 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo telesail edo gehiago(bat edo gehiago, animazioa edo emakume batek zuzendutako proiektua bada) | 2 | |
Azken 7 urteetan (azken 9 urteetan, animazioa edo emakume batek zuzendutako proiektua bada) II.A.1) eranskinean aipatu direnetako sariren bat edo sari edo izendapen hauetakoren bat izatea: zuzendaria filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena kategoriatan, zuzendaririk onena eta zuzendari berririk onena kategoriak. | 2 | |
Bi kasuetan, ICAAk kalifikatutako filmak eta telesailak hartuko dira kontuan.
Baldin eta baterako zuzendaritza egon bada, bi zuzendarietako baten ibilbidea hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazitakoa). Zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.
Telesailak ekoizten edo zuzentzen izandako esperientzia behar bezala baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
–Telesailtzat hartuko da kapitulu multzo batez (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generiko komuna izan zein ez, ondoz ondo eta jarraitutasunez emateko helburuz egina, non kapitulu bakoitzak kontakizun bakun bat izaten ahal duen, edo hurrengo kapituluan jarraipena izan.
–Telesailak gutxienez 3 kapitulu izan beharko ditu, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko du.
–Telesailak telebistan edo online errepositorio batean emititua beharko du izan.
c) Nafarroan egindako gastua: gehienez ere 7 puntu, zeinak proiektuaren ekoizpen fasean Nafarroan egindako gastuaren ehunekoaren arabera esleituko baitira.
NAFARROAN EGINDAKO GASTUA | HAZTAPENA |
%81 edo gehiago | 7 |
%71tik %80ra | 6 |
%61etik %70era | 5 |
%51tik %60ra | 4 |
%41etik %50era | 3 |
d) Nafarroan erroldatutako pertsona batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Baterako zuzendaritza izan bada, puntuazioa proportzionalki banatuko da.
Erroldatze-ziurtagiria aurkeztuta egiaztatuko da.
e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planean jadanik gauzatutako konpromisoak: gehienez ere 4 puntu, zeinak taula honen arabera esleituko baitira:
FINANTZAKETA | HAZTAPENA |
%56 edo gehiago | 4 |
%46tik %55era | 3 |
%36tik %45era | 2 |
%26tik %35era | 1 |
Hitzartutako finantzaketa egiaztatzeko, PDF formatuko fitxategi bakar bat aurkeztuko da.
Dokumentu hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazioko edo banaketa zinematografikoko zerbitzua ematen duten enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen ebazpenak; koprodukzioko kontratuak; banku baten edo elkar bermatzeko sozietate baten abalak; kontu korrontearen banku ziurtagiriak; banku kredituak; inbertitzaile pribatuen ekarpenen kontratuak; egindako eta ordaindutako gastuen zerrenda eta eskaeraren egunera arte egindako ordainketen fakturak eta frogagiriak.
f) Zuzendari berria: gehienez ere 2 puntu, zeinak zuzendariaren lehen edo bigarren film luzea denean esleituko baitira, honela:
ZUZENDARI BERRIA | HAZTAPENA |
Zuzendari baten lehen film luzea | 2 |
Zuzendari baten bigarren film luzea | 1 |
g) Emakumeen parte-hartzea: 8 puntu gehienez ere; horiek filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeen parte-hartze esklusiboaren arabera emanen dira. Baldin eta emakume bakar batek erantzukizuneko zenbait lanpostu baditu filmean, lanpostu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasiera batean dagokion puntuazioari. Zuzendari hasiberria bada, puntu bat gehituko zaie aurreko apartatuan lortutakoei.
EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA | HAZTAPENA |
Emakume batek zuzendua | 3 |
Emakumezko gidoilaria | 2 |
Emakumezko produktore eragilea | 2 |
–gutxienez, lanpostu hauen %40: • Rol protagonistak dituzten aktoreak • Musikaren konposizioa (soinu banda) • Argazki zuzendaria • Arte zuzendaria • Muntaketa burua • Zuzeneko soinuaren burua • Jantzien arduraduna • Makillajeko eta ile-apainketako burua • Soinu muntaketako burua • Nahasketen arduraduna • Produkzio zuzendaria • Efektu berezi fisikoen zuzendaria • Efektu berezi bisualen zuzendaria –Animazio filmen kasuan: • Modelatze burua • Storyboardaren gainbegiralea • Animazio zuzendaria • Atzealdeen gainbegiralea • Rigging-aren gainbegiralea • Argiztapen zuzendaria • Renderraren gainbegiralea | 2 |
h) Euskara erabiltzea proiektuan edo hura hedatu eta sustatzeko edukietan: gehienez ere 2 puntu.
EUSKARA | HAZTAPENA |
Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz izatea | 1 |
Proiektuko komunikazio materialak bi hizkuntzatan (gaztelania/euskara) | 1 |
i) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera enpresan gutxienez praktiketako langile bat eduki izana: 1 puntu.
Dagokion lan-kontratua edo beka aurkeztuz egiaztatuko da.
2. fasea.
Balorazio Batzordeak gehienez ere 64 puntuz baloratuko ditu irizpide hauek:
a) Proiektuaren kalitatea: gehienez 40 puntu, baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN KALITATEA | HAZTAPENA |
Proiektuaren balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia | Gehienez 10 puntu |
Gidoiaren/tratamenduaren kalitatea | Gehienez 10 puntu |
Banaketa- eta marketin-plana | Gehienez 10 puntu |
Pertsonaiak/kokalekuak | Gehienez 5 puntu |
Proposamen formala | Gehienez 5 puntu |
"Proiektuaren balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia" irizpidean, lengoaia zinematografikoan egindako berrikuntza eta proposamenak maila artistikoan eta sozialean duen balioa baloratuko dira, besteak beste. Gidoiari, pertsonaiei eta kokalekuei dagokienez, horien interesa, kalitatea eta originaltasuna baloratuko dira. Banaketa- eta marketin-planean, proposatutako ekintzen aniztasuna eta irismena baloratuko dira. Proposamen formalari dagokionez, alderdi formalean eta sormenaren alderdian egindako berrikuntza baloratuko da.
b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa: gehienez ere 24 puntu. Baremo honetan oinarrituko da:
PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA | HAZTAPENA |
Aurrekontua proiektura eta finantzaketa planera egokitzea | Gehienez 10 puntu |
Proiekturako lortutako eskualdeko, Estatuko eta nazioarteko laguntzak | Gehienez 5 puntu |
Nazioartekotzeko potentziala | Gehienez 5 puntu |
Proiektua banatzeko kontratuak | Gehienez 2 puntu |
Koprodukzio nazionala eta nazioartekoa | Gehienez 2 puntu |
Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute, I.A. eranskineko dagokion laukian adierazita hala eskatu badute, beren proiektuak Balorazio Batzordearen aurrean defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpen batekin. Era berean, balorazioko prozesu osoan Batzordeak agertzeko eskatzen ahal die entitateei, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.
17.5. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioak batuta, eta gehienez ere 100 puntu izanen dira. Batzordeak aurkeztu diren eskaeren puntuazioa ezarriko du, eta proiektuen lehentasun hurrenkera bat adieraziko du horietan lortutako guztizko puntuazioetan oinarrituta, laguntzak deialdian ezarritako aurrekontuko zuzkiduraren mugaren barruan banatu ahal izateko. Ondoren, 50 puntuko gutxieneko puntuazioa gainditzen duten proiektuen artean banatuko du dirulaguntza, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran, modalitate bakoitzerako ezarritako laguntzaren zenbatekoaren mugei buruzko 3.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz eta "onartutako aurrekontua" kontzeptuaren arabera, eta irizpen lotesle bat emanen du.
Baldin eta banaketa aurreko paragrafoen arabera egin ondoren ekoiztetxe onuradunen bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa eman bazaio, berriz formulatzen ahalko du, 3.5 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, Balorazio Batzordeak egin berri den eskaerari baiezkoa eman arte.
Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie ekoiztetxe eskatzaileei.
17.6. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak, Balorazio Batzordearen irizpena ikusita, deialdiaren ebazpen proposamena eginen du.
18. Ordainketa, justifikatzeko epea eta modua.
18.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehen ordainketa 2025ean, emandako dirulaguntzaren %30era artekoa; bigarren ordainketa 2026an, emandako dirulaguntzaren %30era artekoa; eta hirugarren ordainketa 2027an, emandako dirulaguntzaren %40ra artekoa, hurrengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.
Horretarako, entitateak berariazko eskaera bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan, eskatzen den dokumentazioarekin batera.
Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honi erantsitako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri.
18.2. Lehen ordainketa (2025).
Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:
18.2.1. Konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2025erako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %30). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2025eko urriaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia, data eta zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa). Zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskinaren arabera (konturako ordainketaren eskabidea), zeina navarra.es orrialdean deskargatzen ahal den.
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren gastuei dagozkienak.
Kanpoan gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–Gauzatutako jardueren azalpen memoria labur bat, filmaketa hasteko aurreikusitako data adierazita.
18.2.2. Aurrerakina.
Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %30 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2025eko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2025eko urriaren 31rako, egun hori barne, VIII. eranskina (aurrerakinaren eskaera) aurkeztu beharko da, Excel formatuan, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.
18.2.3. 2025ean egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskabideari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ez zaio bigarren ordainketari metatzen ahalko, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.
18.3. Bigarren ordainketa (2026): konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2026rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %30). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.
2025. urtean onartutako eta ordaindutako dirulaguntzaren %30ari dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko dira eta, gainera, 2026ko irailaren 30era arte, egun hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia, data eta zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa). Zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskinaren arabera (konturako ordainketaren eskabidea), zeina navarra.es orrialdean deskargatzen ahal den.
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpoan gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–2025ean konturako ordainketa eskatu bada: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.
Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.
Baldin eta 2025ean aurrerakina eskatu bada: gastuaren frogagiriak ere aurkeztu beharko dira.
Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.
–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari (ICAA) edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.
Baldin eta 2026an egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ez zaio hirugarren ordainketari metatzen ahalko, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.
18.4. Hirugarren ordainketa (2027).
Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:
18.4.1. Konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40ko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2027rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %40). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2027ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia, data eta zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa). Zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskinaren arabera (konturako ordainketaren eskabidea), zeina navarra.es orrialdean deskargatzen ahal den.
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpoan gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–2026ko konturako ordainketari dagokionez: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.
Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.
Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.
18.4.2. Ordainketa.
Hirugarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40 izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2027ko irailaren 30erako (egun hori barne):
a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.
b) Naziotasun ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.
Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 18.8 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).
c) Ikus-entzunezko lanaren azken kostuaren, jasotako laguntzen (kenkari fiskalak barne) eta finantzaketa iturrien aitorpena, X. eranskinaren arabera (Film luzeen kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.
Enpresa elkarteen koprodukzioa bada, enpresa elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.
Epigrafe honetako f), g) eta h) apartatuetako dokumentuetan zehaztutako datu espezifikoak ere jasoko ditu.
d) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, sarreren salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, inbertitzaileen ekarpenak, kenkari fiskalak, mezenasgoaren ekarpenak).
e) Auditoretza-txosten berezia, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreek egina, maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat (agindu horren bidez onetsi zen kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua), aztertu ondoren ekoiztetxearen edo ekoiztetxeen kontabilitate erregistroak, behar bezala bideratuak.
Filma ekoiztetxe batek baino gehiagok egin badute, proiektuaren kostu osoari eta emandako eta jasotako laguntzen zenbatekoari buruzko informazioa sartu behar da auditoretza-txostenean. Gainera, sartu behar da ekoizle bakoitzak koprodukzioan izandako gauzatze eta titulartasun kuotaren berrikuspena eta egiaztapena.
Txosten horrek honako hauek jaso beharko ditu: egindako lanaren irismenaren deskribapena, egindako prozedurei buruzko aipamena edo horien deskribapena (eranskin batean), auditorearen ondorioa, adierazten duena filmaren kostuen egoera deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera prestatu dela, auditorearen izena, harremanetarako datuak, sinadura eta data.
Lanaren irismena laginketa bidez egiten bada, aztertutako ehunekoa ez da %85etik beheitikoa izaten eta, nolanahi ere, langileen gastuen %100 aztertuko dira.
Edukiak bat etorri beharko du deialdi honetako 7. oinarrian (Gastu diruz lagungarriak) adierazitakoarekin, bai eta maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako irizpideekin ere (irizpide horien arabera zehazten da zer gastu jotzen den ekoiztetxeak Nafarroan egindako gastutzat), eta berariaz adierazi beharko dira honako hauek:
1. Langile kostuei dagokienez, indarrean dagoen legeriaren arabera estali beharreko gastu guztiak jaso beharko ditu kontzeptuen azterketak eta, bereziki, honako hauek egiaztatuko ditu:
1.1. Ekoiztetxeak egileekin, antzezleekin eta beste artista batzuekin, produktore eragilearekin, sormen langileekin eta gainerako teknikariekin izenpetutako lan-kontratuak, non soldatak agertu beharko baitira, bai eta aparteko orduak eta soldatako eta soldataz kanpoko beste ordainsari kontzeptu batzuk jasotzen dituzten dokumentuak ere, aplikatzekoa den lan araudiaren arabera, eta bakoitzari egokitu zaizkion ordainsariak, baita kontratu horiei dagozkien nominak ere, berariaz adierazita Gizarte Segurantzako araubide orokorra edo artisten araubide integratua dagokien, eta, gainera, pertsona horien nortasuna egiaztatzen duten dokumentuak. Dietak nominan sartzen direnean baino ez dira hartuko langile kostutzat.
1.2. Ekoiztetxearen eta langile autonomoen artean izenpetutako merkataritza kontratuak, kasua bada produktore eragilearena barne, edo filmean egileek, antzezleek edo beste artista batzuek duten parte-hartzerako oinarria direnak eta, halaber, kontratu horiei dagozkien fakturak.
1.3. Filma egiteko behar diren eskubideak eskuratzearekin loturiko kontratuak eta, halaber, kontratu horiei dagozkien fakturak.
2. Filmaren kostua osatzen duten partida guztien ordainketari buruzko egoera, berariaz adierazita ekoiztetxeak benetan ordaindu dizkiela hartzekodunei diruz lagungarritzat jotzen diren kostuak.
3. Fakturen aitorpena Ogasun Publikoan aurkezteari buruzko egoera, berariazko araudiak hala eskatzen duen kasuetan.
4. Zergen eta Gizarte Segurantzaren arloan aitortutako oinarrien eta kontabilitatean erregistratutakoen arteko bat-etortzeak edo kontraesanak.
5. Filma egiten den bitartean sortutako tributuen likidazioa eta ordainketa, atxikipenik egin ez zaien kontratuetatik eratorritako kopuruen zenbateko gordina zehaztuta, baita inguruabar horren arrazoia ere.
6. Filma egiteko finantza edo kreditu erakundeekin formalizatutako mailegu polizei buruzko egoera, interesak hitzartutako tasari eta polizaren indarraldiari dagozkien adierazita. Halaber, aurrekoak ez diren pertsona fisiko edo juridikoekin formalizatutako maileguetarako ezarritako baldintzak betetzen direla.
7. Adieraziko dira jasotako dirulaguntzak eta edozein administraziok edo titulartasun publikoko erakunde edo enpresak egindako ekarpenak, baita koproduktore edo produktore elkartu gisa egindakoak ere, edo beste edozein finantza ekarpenen bidezkoak.
8. Adieraziko dira azpikontratazio bidez fakturatutako partidak, filmaren ekoiztetxearekin loturarik ez duten enpresek zein loturadun enpresek fakturatuak.
9. 7.2 eta 7.3 artikuluetan adierazitakoa betetzen dela zehaztea, horren arabera kostu gisa zenbatuko ez diren partidei dagokienez.
f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.
g) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek biltzen dituena:
–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.
–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).
–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.
–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio neurriak.
h) Proiektuaren ingurumen inpaktuari buruzko txostena, egin baldin bada.
i) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.
j) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, baldintza ezin hobeetan, behin betiko bertsioan, zinema aretoetan estreinatzeko formatuan, Nafarroako Filmotekari entregatuko baitzaio. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.
Gainera, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalera plataforma digital baterako esteka bidaliko da, edo obra osorik ikustea ahalbidetzen duen beste edozein bitarteko.
k) Filma erabili eta banatzeko baimena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaiona zinematografia sustatzeko haren jardueretarako, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web atarian dago eskuragarri.
l) Film luzearen emanaldi komertzialak eginen direla bermatzen duen akordio sinatua, edo filma zabaltzen dela egiaztatzen duen proba fede-emaile bat (Nafarroako Filmotekan erakusteko akordio bat ez da halakotzat onartuko).
18.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.
18.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.
18.7. Gastu diruz lagungarrien barruan 2027ko hirugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZaren atxikipenak sartu badira, bai eta 2027ko iraileko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak, beranduenez 2028ko otsailaren 15ean, dagozkion likidazioak eta egindako ordainketen frogagiriak aurkeztu beharko ditu; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.
18.8. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:
ESKABIDEAN ADIERAZITAKOTIK | MURRIZKETAREN |
11-20 puntu gutxiago | %5 |
21-30 puntu gutxiago | %10 |
31-40 puntu gutxiago | %15 |
41-50 puntu gutxiago | %20 |
51-60 puntu gutxiago | %25 |
Nafarroan egindako gastuaren ehunekoak ez badu betetzen 5.2.a) oinarrian xedatutakoa, 14. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatuko da itzulketa.
18.9. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 18.4 oinarriaren b), i), j) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.
Animaziozko proiektuen kasuan, onuradunek eskatzen ahalko dute a) letran ezarritako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko, behar bezala justifikatuz gero.
Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2028ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.
III. KAPITULUA.–FILM LABURREN EKOIZPENERAKO LAGUNTZEN BERARIAZKO OINARRIAK (B MODALITATEA)
19. Laguntzaren xedea eta zenbatekoa.
Behean zehazten diren ekoizpen modalitateak izanen dira film laburrak ekoizteko laguntza hauen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 100.000 euro emanen dira gehienez, deialdi honen 3.1 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.
Laguntza hauen ondorioetarako, film laburra izanen da 60 minututik beherako film zinematografiko edo ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, dokumentala, esperimentala nahiz animaziozkoa.
Honako hauek dira diruz lagunduko diren film laburren ekoizpen modalitateak:
B.1) Film laburretarako laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.
B.2) Animaziozko film laburretarako laguntzak.
20. Proiektuen balorazioa.
20.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta Balorazio Batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.
20.2. Balorazio Batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.
20.3. 1. fasea: kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko edo, hala badagokio, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.
Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 37 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:
a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen denaren sinesgarritasuna: 6 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
SINESGARRITASUNA | HAZTAPENA | |
Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 4 | |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago | 3 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago | 4 | |
Azken 7 urteetan (azken 9 urteetan animazio proiektuen kasuan) jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera). | 2 | |
Ekoiztetxe eskatzaileak II. eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte, animazioko proiektuen kasuan).
Baldin eta enpresa eskatzailea ekonomia intereseko talde bat bada, sinesgarritasuna eskaeran izendatutako enpresa ekoizle independenteari soilik dagokio. Aukeratutako ekoizlea ez da aldi berean ekonomia intereseko talde bat izaten ahalko, eta laguntza eskatzeko unean taldearen administratzaile edo gastua egikaritzeko ehuneko handiena duen bazkidea izan beharko du.
b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: 4 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
IBILBIDEA | HAZTAPENA | |
Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan gizonezko zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak | 2 | |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago (bi edo gehiago, animazioa edo emakume batek zuzendutako proiektua bada) | 1 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo telesail edo gehiago (bat edo gehiago, animazioa edo emakume batek zuzendutako proiektua bada) | 2 | |
Azken 7 urteetan (azken 9 urteetan, animazioa edo emakume batek zuzendutako proiektua bada) II.A.1) eranskinean aipatu direnetako sariren bat edo sari edo izendapen hauetakoren bat izatea: zuzendaria filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena kategoriatan, zuzendaririk onena eta zuzendari berririk onena kategoriak. | 2 | |
Bi kasuetan, ICAAk kalifikatutako filmak eta telesailak hartuko dira kontuan.
Baldin eta baterako zuzendaritza egon bada, bi zuzendarietako baten ibilbidea hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazitakoa). Zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.
Telesailak ekoizten edo zuzentzen izandako esperientzia behar bezala baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
–Telesailtzat hartuko da kapitulu multzo batez (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generiko komuna izan zein ez, ondoz ondo eta jarraitutasunez emateko helburuz egina, non kapitulu bakoitzak kontakizun bakun bat izaten ahal duen, edo hurrengo kapituluan jarraipena izan.
–Telesailak gutxienez 3 kapitulu izan beharko ditu, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko du.
–Telesailak telebistan edo online errepositorio batean emititua beharko du izan.
c) Nafarroan egindako gastua: gehienez ere 7 puntu, zeinak proiektuaren ekoizpen fasean Nafarroan egindako gastuaren ehunekoaren arabera esleituko baitira.
NAFARROAN EGINDAKO GASTUA | HAZTAPENA |
%81 edo gehiago | 7 |
%71tik %80ra | 6 |
%61etik %70era | 5 |
%51tik %60ra | 4 |
%41etik %50era | 3 |
d) Nafarroan erroldatutako pertsona batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Baterako zuzendaritza izan bada, puntuazioa proportzionalki banatuko da.
Erroldatze-ziurtagiria aurkeztuta egiaztatuko da.
e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planean jadanik gauzatutako konpromisoak: gehienez ere 4 puntu, zeinak taula honen arabera esleituko baitira:
FINANTZAKETA | HAZTAPENA |
%56 edo gehiago | 4 |
%46tik %55era | 3 |
%36tik %45era | 2 |
%26tik %35era | 1 |
Hitzartutako finantzaketa egiaztatzeko, PDF formatuko fitxategi bakar bat aurkeztuko da.
Dokumentu hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazioko edo banaketa zinematografikoko zerbitzua ematen duten enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen ebazpenak; koprodukzioko kontratuak; banku baten edo elkar bermatzeko sozietate baten abalak; kontu korrontearen banku ziurtagiriak; banku kredituak; inbertitzaile pribatuen ekarpenen kontratuak; egindako eta ordaindutako gastuen zerrenda eta eskaeraren egunera arte egindako ordainketen fakturak eta frogagiriak.
Koprodukzioa bada, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztien ingurukoak.
f) Zuzendari berria: gehienez ere 2 puntu, zeinak zuzendariaren lehen edo bigarren film laburra denean esleituko baitira, honela:
ZUZENDARI BERRIA | HAZTAPENA |
Zuzendari baten lehen film laburra | 2 |
Zuzendari baten bigarren film laburra | 1 |
g) Emakumeen parte-hartzea: 8 puntu gehienez ere; horiek filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeen parte-hartze esklusiboaren arabera emanen dira. Baldin eta emakume bakar batek erantzukizuneko zenbait lanpostu baditu filmean, lanpostu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasiera batean dagokion puntuazioari. Zuzendari hasiberria bada, puntu bat gehituko zaie aurreko apartatuan lortutakoei.
EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA | HAZTAPENA |
Emakume batek zuzendua | 3 |
Emakumezko gidoilaria | 2 |
Emakumezko produktore eragilea | 2 |
Gutxienez, lanpostu hauen %40: –Rol protagonistak dituzten emakumeak • Musikaren konposizioa (soinu banda) • Argazki zuzendaria • Arte zuzendaria • Muntaketa burua • Zuzeneko soinuaren burua • Jantzien arduraduna • Makillajeko eta ile-apainketako burua • Soinu muntaketako burua • Nahasketen arduraduna • Produkzio zuzendaria • Efektu berezi fisikoen zuzendaria • Efektu berezi bisualen zuzendaria –Animazio filmen kasuan: • Modelatze burua • Storyboardaren gainbegiralea • Animazio zuzendaria • Atzealdeen gainbegiralea • Rigging-aren gainbegiralea • Argiztapen zuzendaria • Renderraren gainbegiralea | 2 |
h) Euskara erabiltzea proiektuan edo hura hedatu eta sustatzeko edukietan: gehienez ere 2 puntu.
EUSKARA | HAZTAPENA |
Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz izatea | 1 |
Proiektuko komunikazio materialak bi hizkuntzatan (gaztelania/euskara) | 1 |
i) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera enpresan gutxienez praktiketako langile bat eduki izana: 1 puntu.
Dagokion lan-kontratua edo beka aurkeztuz egiaztatuko da.
j) Filmaren iraupena: iraupena 30 minutukoa edo gutxiagokoa bada: 1 puntu.
2. fasea: Balorazio Batzordeak gehienez ere 63 puntuz baloratuko ditu irizpide hauek:
a) Proiektuaren kalitatea: gehienez ere 40 puntu. Baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN KALITATEA | HAZTAPENA |
Proiektuaren balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia | Gehienez 10 puntu |
Gidoiaren/tratamenduaren kalitatea | Gehienez 10 puntu |
Pertsonaiak/kokalekuak | Gehienez 5 puntu |
Egileen taldea eta lantalde teknikoa | Gehienez 5 puntu |
Proposamen formala | Gehienez 5 puntu |
Banaketa- eta marketin-plana | Gehienez 5 puntu |
b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa: gehienez ere 23 puntu. Baremo honetan oinarrituko da:
PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA | HAZTAPENA |
Aurrekontua proiektura eta finantzaketa planera egokitzea | Gehienez 10 puntu |
Proiekturako lortutako eskualdeko, Estatuko eta nazioarteko laguntzak | Gehienez 5 puntu |
Nazioartekotzeko potentziala | Gehienez 4 puntu |
Proiektua banatzeko kontratuak | Gehienez 2 puntu |
Koprodukzio nazionala eta nazioartekoa | Gehienez 2 puntu |
Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute, I.A. eranskineko dagokion laukian adierazita hala eskatu badute, beren proiektuak Balorazio Batzordearen aurrean defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpen batekin. Era berean, balorazioko prozesu osoan Batzordeak agertzeko eskatzen ahal die entitateei, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.
20.4. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioak batuta, eta gehienez ere 100 puntu izanen dira. Batzordeak aurkeztu diren eskaeren puntuazioa ezarriko du, eta proiektuen lehentasun hurrenkera bat adieraziko du horietan lortutako guztizko puntuazioetan oinarrituta, laguntzak deialdian ezarritako aurrekontuko zuzkiduraren mugaren barruan banatu ahal izateko. Ondoren, 50 puntuko gutxieneko puntuazioa gainditzen duten proiektuen artean banatuko du dirulaguntza, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran, modalitate bakoitzerako ezarritako laguntzaren zenbatekoaren mugei buruzko 3.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz eta "onartutako aurrekontua" kontzeptuaren arabera, eta irizpen lotesle bat emanen du.
Baldin eta banaketa aurreko paragrafoen arabera egin ondoren ekoiztetxe onuradunen bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa eman bazaio, berriz formulatzen ahalko du, 3.5 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, Balorazio Batzordeak egin berri den eskaerari baiezkoa eman arte.
Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie ekoiztetxe eskatzaileei.
20.5. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak, Balorazio Batzordearen irizpena ikusita, deialdiaren ebazpen proposamena eginen du.
21. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
21.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehen ordainketa 2025ean, emandako dirulaguntzaren %30era artekoa; bigarren ordainketa 2026an, emandako dirulaguntzaren %30era artekoa; eta hirugarren ordainketa 2027an, emandako dirulaguntzaren %40ra artekoa, hurrengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.
Horretarako, entitateak berariazko eskaera bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan, eskatzen den dokumentazioarekin batera.
Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honi erantsitako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri.
21.2. Lehen ordainketa (2025):
Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:
21.2.1. Konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2025erako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (emandako zenbatekoaren %30). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2025eko urriaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia, data eta zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa). Zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskinaren arabera (konturako ordainketaren eskabidea), zeina navarra.es orrialdean deskargatzen ahal den.
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpoan gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–Gauzatutako jardueren azalpen memoria labur bat, filmaketa hasteko aurreikusitako data adierazita.
21.2.2. Aurrerakina.
Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %30 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2025eko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2025eko urriaren 31rako, egun hori barne, VIII. eranskina (aurrerakinaren eskaera) aurkeztu beharko da, Excel formatuan, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.
21.2.3. 2025ean egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskabideari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ez zaio bigarren ordainketari metatzen ahalko, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.
21.3. Bigarren ordainketa (2026): konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2026rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (emandako zenbatekoaren %30). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.
2025. urtean onartutako eta ordaindutako dirulaguntzaren %30ari dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko dira eta, gainera, 2026ko irailaren 30era arte, egun hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia, data eta zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa). Zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskinaren arabera (konturako ordainketaren eskabidea), zeina navarra.es orrialdean deskargatzen ahal den.
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpoan gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–2025ean konturako ordainketa eskatu bada: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.
Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.
Baldin eta 2025ean aurrerakina eskatu bada: gastuaren frogagiriak ere aurkeztu beharko dira.
Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.
–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari (ICAA) edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.
Baldin eta 2026an egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ez zaio hirugarren ordainketari metatzen ahalko, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.
21.4. Hirugarren ordainketa (2027).
Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:
21.4.1. Konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40ko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2027rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (emandako zenbatekoaren %40). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2027ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia, data eta zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa). Zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskinaren arabera (konturako ordainketaren eskabidea), zeina navarra.es orrialdean deskargatzen ahal den.
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpoan gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–2026ko konturako ordainketari dagokionez: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.
Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.
Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.
21.4.2. Ordainketa.
Hirugarren ordainketan, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40 ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta 2027ko irailaren 30erako (data hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:
a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.
b) Naziotasun ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.
Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 21.9 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).
c) Adierazpena, ikus-entzunezko lanaren azken kostuaren eta jasotako laguntzena (kenkari fiskalak barne), XI. eranskinaren arabera (Kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.
Enpresa elkarteen koprodukzioa bada, enpresa elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.
Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:
–Guztizko kostu erreala: proiektuaren garapenarekin lotutako gastuen guztizko zenbatekoa epigrafeka. Gastu guztiak sartzen dira, diruz lagungarriak izan edo ez, bai eta diruz lagungarri den epetik kanpoko gastuak ere. Zutabeka jasoko da ekoiztetxe eskatzailearen gastua, Nafarroan egin duen gastuaren zatia eta guztizko gastua, koprodukzioen kasuan.
–Fakturen zerrenda: diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehatza, barnean hartuta fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFK; fakturaren kontzeptua; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa edo PFEZa zehaztuta), eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, produkzio etxe eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatzen ahal duen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data, zeina Excel formatuan igorriko baita.
Zerrendan ez dira jasoko VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) jaso diren fakturak, urte horretakoak edo aurreko urteetakoak.
Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.
–Amortizazio gastuarekin lotutako fakturen zerrenda: amortizatzeko moduko gastutzat jotzen ahal diren aktibo guztien faktura edo frogagirien zerrenda zenbakitua eta xehea, zeinak barnean hartuko dituen fakturaren zenbakia eta data, hornitzailearen edo jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, zenbateko osoa zerga-oinarria banakatuta eta BEZa. Era berean, diruz lagungarria den zenbatekoa eta Nafarroako lurraldean egindako gastutzat jotzen ahal dena zehazteko zer metodo erabili den adieraziko da.
–Nominen zerrenda: proiektuari atxikitako langileen nominen zerrenda zenbakitua, berariaz adierazita zenbateko gordinak, gizarte segurantza eta PFEZ; barnean hartuko ditu, halaber, proiektuari aplikatutako ehunekoa eta Nafarroako lurraldean egindakotzat jotako gastuaren zatia.
Zerrendan ez dira jasoko VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) jaso diren nominak, urte horretakoak edo aurreko urteetakoak.
–Nafarroan egindako gastua: fitxa honetan jasoko da zerga-oinarria gastu diruz lagungarriaren barnean egonik Nafarroako lurraldean egindako gastuekin bat datozen fakturei buruzko informazioa, 69/2021 Foru Aginduaren 2. artikuluari jarraikiz. Barnean hartuko dira ibilgetuen erosketei dagozkienak, baldin eta haien amortizazio kuotak kenkarien oinarriaren parte badira.
–Finantzaketa iturriak: finantzabideak eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).
–Datu espezifikoak: epigrafe honetako f), g) eta h) apartatuetako dokumentuetan zehaztutako datu espezifikoak ere jasoko ditu.
d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen frogagiriak. Faktura horiek 2024ko azaroaren 1a baino geroago eginak izan beharko dute, eta Fakturazio Betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpoan gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (7.1 oinarrian zehaztu direnak) ordaindu izanaren frogagiriak izan beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan ezarritako justifikazio aldia bukatu baino lehen benetan ordaindu den gastu oro. Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.
Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, XI. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
Aurreko urteko konturako ordainketaren eskaeran aurkeztutako gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, bereizitako fitxategi batean, VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
Ekoiztetxeak aukera izanen du c) eta d) apartatuetan jasotako dokumentazioa ez aurkezteko eta, horren ordez, dagokion X. eranskina (film luzeen kostuen eta finantzaketaren adierazpena) eta ikus-entzunezko lanaren kostua egiaztatuko duen auditoretza-txosten berezi bat aurkezteko, 18.4.2 oinarriko e) letran jasotako baldintzetan.
e) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, txartel salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, kenkari fiskalak, inbertitzaileen ekarpenak). PDF formatuan aurkeztuko da.
f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.
g) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek biltzen dituena:
–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.
–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).
–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.
–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio neurriak.
h) Proiektuaren ingurumen inpaktuari buruzko txostena, egin baldin bada.
i) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.
j) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, baldintza ezin hobeetan, behin betiko bertsioan, zinema aretoetan estreinatzeko formatuan, Nafarroako Filmotekari entregatuko baitzaio. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.
Gainera, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalera plataforma digital baterako esteka bidaliko da, edo obra osorik ikustea ahalbidetzen duen beste edozein bitarteko.
k) Filma erabili eta banatzeko baimena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaiona zinematografia sustatzeko haren jardueretarako, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web atarian dago eskuragarri.
l) Film laburraren emanaldi komertzialak eginen direla bermatzen duen akordio sinatua, edo filma zabaltzen dela egiaztatzen duen proba fede-emaile bat. Ez da izaten ahalko Nafarroako Filmotekarekin sinatutako akordioa.
21.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.
21.6. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak justifikazio kontu horiek berrikusteko txosten batzuk egiten ahalko ditu, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean jardule gisa erregistratutako kontu auditore baten bidez.
Txosten horiek baldintzatzaile hauen arabera eginen dira:
I. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak kontratatuko ditu txosten horiek.
II. Txosten hori maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa araua onetsi zen.
21.7. Gastu diruz lagungarrien barruan 2027ko hirugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZaren atxikipenak sartu badira, bai eta 2027ko iraileko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak, beranduenez 2028ko otsailaren 15ean, dagozkion likidazioak eta egindako ordainketen frogagiriak aurkeztu beharko ditu; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.
21.8. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.
21.9. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:
ESKABIDEAN ADIERAZITAKOTIK | MURRIZKETAREN |
11-20 puntu gutxiago | %5 |
21-30 puntu gutxiago | %10 |
31-40 puntu gutxiago | %15 |
41-50 puntu gutxiago | %20 |
51-60 puntu gutxiago | %25 |
Nafarroan egindako gastuaren ehunekoak ez badu betetzen 5.2.a) oinarrian xedatutakoa, 14. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatuko da itzulketa.
21.10. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 21.4 oinarriaren b), i), j) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.
Animaziozko proiektuen kasuan, onuradunek eskatzen ahalko dute a) letran ezarritako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko, behar bezala justifikatuz gero.
Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2028ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.
Iragarkiaren kodea: F2503391
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
