2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ordenantza, larrialdietako laguntzak arautzen dituena larrialdi sozialean dauden pertsonentzat eta/edo familientzat. Hasierako onespena
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko abenduaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, larrialdietako laguntzak arautzen dituena larrialdi sozialean dauden pertsonentzat eta/edo familientzat.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zangozan, 2025eko martxoaren 10an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2503684