2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan, 2025erako. Hasierako onespena
Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2025eko otsailaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantza fiskalak eta prezio publikoak, 2025erako.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzen eta arauen aldaketak behin betiko onetsiko dira, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxarri Aranatzen, 2025eko martxoaren 7an.–Lehendakaria, Silvia Sesma Nazabal.
Iragarkiaren kodea: L2503616