60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzurako, 2025erako. Behin betiko onespena

Ezka-Zaraitzuko Hiri-hondakin Solidoen Mankomunitatearen batzarrak, 2025eko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tasen zenbatekoa aldatzea, 2025rako, honako ordenantza honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzurako (hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n). Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira.

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da. Hori dena, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ERANSKINA.–TASAK

Zabor-tasen kategoriak ehuneko 100ean.

1. kategoria.–Etxebizitza: Etxebizitza: iraunkorra edo noizbehinkako bizitokia. 1eko indizea. Unitateko prezioa: 92,66 euro.

2. kategoria.–Merkataritza 1: merkataritza orokorra, ez dena elikagaiena (salbu okindegiak), ez eta etxetresna elektrikoena ere. Okindegiak. Esaterako: mertzeriak, drogeriak, burdindegiak, ile-apaindegiak, okindegiak eta banketxeak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 185,32 euro.

3. kategoria.–Merkataritza 2: elikagaien merkataritza: harategia, arrandegia, etxetresna elektrikoen saltokiak eta botikak. 2,5eko indizea. Unitateko prezioa: 231,65 euro.

4. kategoria.–Merkataritza 3: janari-dendak eta autozerbitzu-dendak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 277,98 euro.

5. kategoria.–Ostatua 1: elkarte gastronomikoak eta ostatuak, 30 m²-tik beherako azalera dutenak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 185,32 euro.

6. kategoria.–Ostatua 2: 30 m²-tik gorako azalera duten ostatuak. Ostatu-denda eta kafetegia. 3,5eko indizea. Unitateko prezioa: 324,31 euro.

7. kategoria.–Ostatua 3: pubak, diskotekak, dantzalekuak. 6ko indizea. Unitateko prezioa: 555,96 euro.

8. kategoria.–Jatetxea 1: bost mahai baino gutxiagoko jatetxeak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 277,98 euro.

9. kategoria.–Jatetxea 2: bost mahaitik 14 mahaira bitarte dituzten jatetxeak. 5eko indizea. Unitateko prezioa: 463,30 euro.

10. kategoria.–Jatetxea 3: 14 mahai baino gehiago dituzten jatetxeak. 8ko indizea. Unitateko prezioa: 741,28 euro.

11. kategoria.–Hostala 1: ostatu-etxeak, hostalak eta hotelak, hogei plaza baino gutxiagokoak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 277,98 euro.

12. kategoria.–Hostala 2: ostatu-etxeak, hostalak eta hotelak, 20 plazatik 60 plazara bitartekoak. 6ko indizea. Unitateko prezioa: 555,96 euro.

13. kategoria.–Hostala 3: ostatu-etxeak, hostalak eta hotelak, 61 plazatik 100 plazara bitartekoak. 8ko indizea. Unitateko prezioa: 741,28 euro.

14. kategoria.–Hostala 4: ostatu-etxeak, hostalak eta hotelak, 100 plaza baino gehiagokoak. 15eko indizea. Unitateko prezioa: 1389,90 euro.

15. kategoria.–Landetxea 1: landetxeak edo apopilo-etxeak, 10 plaza baino gutxiagokoak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 185,32 euro.

16. kategoria.–Landetxea 2: landetxeak edo apopilo-etxeak, 10 plazatik 20 plazara bitartekoak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 277,98 euro.

17. kategoria.–Kirol-kluba: kirol-klubak. 4ko indizea. Unitateko prezioa: 370,64 euro.

18. kategoria.–Aterpetxe kanpina 1: kanpinak, aterpetxeak edo mendi-aterpeak, 100 plaza baino gutxiagokoak. 8ko indizea. Unitateko prezioa: 741,28 euro.

19. kategoria.–Aterpetxe kanpina 2: kanpinak, aterpetxeak edo mendi-aterpeak, 100 plazatik 200 plazara bitartekoak. 12ko indizea. Unitateko prezioa: 1111,92 euro.

20. kategoria.–Aterpetxe kanpina 3: kanpinak, aterpetxeak edo mendi-aterpeak, 201 plazatik 300 plazara bitartekoak. 16ko indizea. Unitateko prezioa: 1482,56 euro.

21. kategoria.–Aterpetxe kanpina 4: kanpinak, aterpetxeak edo mendi-aterpeak, 300 plaza baino gehiagokoak. 20ko indizea. Unitateko prezioa: 1853,20 euro.

22. kategoria.–Erregai-zerbitzugunea: erregai-zerbitzuguneak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 185,32 euro.

23. kategoria.–Administrazio egoitza: Udaletxea. 1eko indizea. Unitateko prezioa: 92,66 euro.

24. kategoria.–Kontsultategia: kontsultategiak. 1eko indizea. Unitateko prezioa: 92,66 euro.

25. kategoria.–Osasun etxea: osasun etxeak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 271,20 euro.

26. kategoria.–Ikastetxe publikoa: haurtzaindegiak, 10 ikasle baino gutxiagokoak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 180,80 euro.

26 bis kategoria.–Ikastetxe publikoa: jantokirik gabeko ikastetxeak eta 10 ikasle baino gehiagoko haurtzaindegiak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 277,98 euro.

27. kategoria.–Eskola-kontzentrazioa: jantokia duten ikastetxeak edo eskola-kontzentrazioak. 8ko indizea. Unitateko prezioa: 741,28 euro.

28. kategoria.–Industria 1: industriak, 5 langile baino gutxiagokoak. 28. kategoria. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 185,32 euro.

29. kategoria.–Industria 2: industriak, 5-10 langile bitarte dituztenak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 277,98 euro.

30. kategoria.–Industria 3: industriak, 10-30 langile bitarte dituztenak. 5eko indizea. Unitateko prezioa: 463,30 euro.

31. kategoria.–Industria 4: industriak, 30-60 langile bitarte dituztenak. 10eko indizea. Unitateko prezioa: 926,60 euro.

32. kategoria.–Industria 5: industriak, 60 langile baino gehiagokoak. 15eko indizea. Unitateko prezioa: 1.389,90 euro.

Zabor-tasen kategoriak ehuneko 55ean.

1. kategoria.–Etxebizitza: Etxebizitza: iraunkorra edo noizbehinkako bizitokia. 1eko indizea. Unitateko prezioa: 50,96 euro.

2. kategoria.–Merkataritza 1: merkataritza orokorra, ez dena elikagaiena (salbu okindegiak), ez eta etxetresna elektrikoena ere. Okindegiak. Esaterako: mertzeriak, drogeriak, burdindegiak, ile-apaindegiak, okindegiak eta banketxeak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 101,92 euro.

3. kategoria.–Merkataritza 2: elikagaien merkataritza: harategia, arrandegia, etxetresna elektrikoen saltokiak eta botikak. 2,5eko indizea. Unitateko prezioa: 127,40 euro.

4. kategoria.–Merkataritza 3: janari-dendak eta autozerbitzu-dendak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 152,88 euro.

5. kategoria.–Ostatua 1: elkarte gastronomikoak eta ostatuak, 30 m²-tik beherako azalera dutenak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 101,92 euro.

6. kategoria.–Ostatua 2: 30 m²-tik gorako azalera duten ostatuak. Ostatu-denda eta kafetegia. 3,5eko indizea. Unitateko prezioa: 178,36 euro.

7. kategoria.–Ostatua 3: pubak, diskotekak, dantzalekuak. 6ko indizea. Unitateko prezioa: 305,76 euro.

8. kategoria.–Jatetxea 1: bost mahai baino gutxiagoko jatetxeak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 152,88 euro.

9. kategoria.–Jatetxea 2: bost mahaitik 14 mahaira bitarte dituzten jatetxeak. 5eko indizea. Unitateko prezioa: 254,80 euro.

10. kategoria.–Jatetxea 3: 14 mahai baino gehiago dituzten jatetxeak. 8ko indizea. Unitateko prezioa: 407,68 euro.

11. kategoria.–Hostala 1: ostatu-etxeak, hostalak eta hotelak, hogei plaza baino gutxiagokoak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 152,88 euro.

12. kategoria.–Hostala 2: ostatu-etxeak, hostalak eta hotelak, 20 plazatik 60 plazara bitartekoak. 6ko indizea. Unitateko prezioa: 305,76 euro.

13. kategoria.–Hostala 3: ostatu-etxeak, hostalak eta hotelak, 61 plazatik 100 plazara bitartekoak. 8ko indizea. Unitateko prezioa: 407,68 euro.

14. kategoria.–Hostala 4: ostatu-etxeak, hostalak eta hotelak, 100 plaza baino gehiagokoak. 15eko indizea. Unitateko prezioa: 764,40 euro.

15. kategoria.–Landetxea 1: landetxeak edo apopilo-etxeak, 10 plaza baino gutxiagokoak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 101,92 euro.

16. kategoria.–Landetxea 2: landetxeak edo apopilo-etxeak, 10 plazatik 20 plazara bitartekoak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 152,88 euro.

17. kategoria.–Kirol-kluba: kirol-klubak. 4ko indizea. Unitateko prezioa: 203,84 euro.

18. kategoria.–Aterpetxe kanpina 1: kanpinak, aterpetxeak edo mendi-aterpeak, 100 plaza baino gutxiagokoak. 8ko indizea. Unitateko prezioa: 407,68 euro.

19. kategoria.–Aterpetxe kanpina 2: kanpinak, aterpetxeak edo mendi-aterpeak, 100 plazatik 200 plazara bitartekoak. 12ko indizea. Unitateko prezioa: 611,52 euro.

20. kategoria.–Aterpetxe kanpina 3: kanpinak, aterpetxeak edo mendi-aterpeak, 201 plazatik 300 plazara bitartekoak. 16ko indizea. Unitateko prezioa: 815,36 euro.

21. kategoria.–Aterpetxe kanpina 4: kanpinak, aterpetxeak edo mendi-aterpeak, 300 plaza baino gehiagokoak. 20ko indizea. Unitateko prezioa: 1019,20 euro.

22. kategoria.–Erregai-zerbitzugunea: erregai-zerbitzuguneak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 101,92 euro.

23. kategoria.–Administrazio egoitza: Udaletxea. 1eko indizea. Unitateko prezioa: 50,96 euro.

24. kategoria.–Kontsultategia: kontsultategiak. 1eko indizea. Unitateko prezioa: 50,96 euro.

25. kategoria.–Osasun etxea: osasun etxeak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 152,88 euro.

26. kategoria.–Ikastetxe publikoa: haurtzaindegiak, 10 ikasle baino gutxiagokoak. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 101,92 euro.

26 bis kategoria.–Ikastetxe publikoa: jantokirik gabeko ikastetxeak eta 10 ikasle baino gehiagoko haurtzaindegiak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 152,88 euro.

27. kategoria.–Eskola-kontzentrazioa: jantokia duten ikastetxeak edo eskola-kontzentrazioak. 8ko indizea. Unitateko prezioa: 407,68 euro.

28. kategoria.–Industria 1: industriak, 5 langile baino gutxiagokoak. 28. kategoria. 2ko indizea. Unitateko prezioa: 101,92 euro.

29. kategoria.–Industria 2: industriak, 5-10 langile bitarte dituztenak. 3ko indizea. Unitateko prezioa: 152,88 euro.

30. kategoria.–Industria 3: industriak, 10-30 langile bitarte dituztenak. 5eko indizea. Unitateko prezioa: 254,80 euro.

31. kategoria.–Industria 4: industriak, 30-60 langile bitarte dituztenak. 10eko indizea. Unitateko prezioa: 509,60 euro.

32. kategoria.–Industria 5: industriak, 60 langile baino gehiagokoak. 15eko indizea. Unitateko prezioa: 764,40 euro.

Burgin, 2025eko martxoaren 12an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2503827