60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko martxoaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, bertzeak bertze, honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2025. urteko jaiegunak:

2025ean aste barrenean izanen diren jaiegunen egutegia.

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a: San Anton (herriko jaia).

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautze aldera, honako egun hauek ez dira laneguntzat hartuko:

Uztailaren 16a, 17a eta 18a.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2025eko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

Baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehenbiziko puntuan jaiegun deklaratutakoak.

Cadreitan, 2025eko martxoaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2503747