60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2025eko otsailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela aldaketa bat Udalaren gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Zehazki, aldaketa da familia atsedenaren eta hiri-kanpaldien zerbitzuak emateko prezio publikoei buruzkoa.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea, hogeita hamar egun baliodunekoa. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin; halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Sarrigurenen, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2503638