2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Ordenantza fiskala, gimnasioa erabiltzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Utergako Udalak, 2025eko martxoaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Utergako gimnasioa erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.
Aipatu epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Utergan, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2503771