60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

3/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Urrozko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko martxoaren 7an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 3/2024 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).

Urrozen, 2025eko martxoaren 7an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2503614