2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Indargabetzea Tuterako (Nafarroa) Ekonomia eta Gizarte Kontseilu Sektorialaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua. Jendaurreko informazioa
2025eko otsailaren 24an egindako osoko bilkurak erabaki zuen indargabetzea Tuterako (Nafarroa) Ekonomia eta Gizarte Kontseilu Sektorialaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua. Erregelamendua argitaratu zen 2010eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an, eta haren etena argitaratu zen 2016ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an.
Erregelamenduaren indargabetzea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko indargabetuta geldituko da.
Jendaurrean dagoen bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horri lotutako agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasun Alorrean (Industria, 1. solairua).
Tuteran, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2503287