60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUBITZAKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Subitzako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko martxoaren 6an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea administrazio-espediente bati, larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, eta erabaki zuen, orobat, hamabortz eguneko epea irekitzea, eskubidea dutela uste dutenek eska dezaten adjudika dakiela kontzeju honetako larreen aprobetxamendua. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute kontzejuaren egoitzan, eta aldez aurretik behar diren iragarkiak argitaratuko dira toki-erakunde honetako iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 115. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 186. artikuluan eta hurrengoetan araututako prozedurari jarraikiz.

Espedientea interesdunen eskura dago, Udalaren Idazkaritzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Subitzan, 2025eko martxoaren 7an.–Kontzejuko burua, Diego Vela Macaya.

Iragarkiaren kodea: L2503648