1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
332E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita gizarte erantzukizuna sustatzeko dirulaguntzak 2025ean emateko deialdian atzemandako akatsa. DDBN identifikazioa: 799511.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren azaroaren 20ko 1097E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi zen gizarte erantzukizuna sustatzeko dirulaguntzak 2025ean emateko deialdia.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
Transkripzio akats bat atzeman da deialdiko 7.1 oinarrian; akats hori zuzenketa honen bidez zuzentzen da.
Honako hau dioen tokian:
1. Diruz lagundutako jarduketa gauzaturik, onuradunek 2024ko irailaren 31ra arte izanen dute epea, egun hori barne, 5. oinarrian adierazitako moduan dokumentazio hau bide telematikoan aurkezteko.
Honako hau behar du:
1. Diruz lagundutako jarduketa gauzaturik, onuradunek 2025eko irailaren 30era arte izanen dute epea, egun hori barne, 5. oinarrian adierazitako moduan dokumentazio hau bide telematikoan aurkezteko.
Adierazitakoarekin bat, eta Eskubide Sozialetako Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren 2.2.a) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Zuzentzea gizarte erantzukizuna sustatzeko dirulaguntzak 2025ean emateko deialdian, 7.1 oinarrian, atzemandako akatsa, eta adieraztea ezen hau esan behar duela: "Diruz lagundutako jarduketa gauzaturik, onuradunek 2025eko irailaren 30era arte izanen dute epea, egun hori barne, 5. oinarrian adierazitako moduan dokumentazio hau bide telematikoan aurkezteko".
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko martxoaren 6an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2503733