2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ikastetxeko kiroldegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Espedientea: 2025-587.
Titularra: Federación Entidades Inmobiliarias SA.
Jarduera: ikastetxeko kiroldegia eraberritzea.
Tokia: Vergel kalea 8, Iruña.
Iruñean, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2503745