60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2025eko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 4an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Oizen, 2025eko martxoaren 6an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

2/2024 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua:

–Ur-biltegi zaharraren eraispena: 8.000,00 euro.

–Zaborrak: 300,00 euro.

–Azterketa eta lan teknikoak: 2.000,00 euro.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa: 50,00 euro.

–Mahaiak eta aulkiak erostea: 2.100,00 euro.

–Zuntza baserrietara zabaltzea: 5.000,00 euro.

Kreditu-gehigarria:

–Ur-sareko mantentze-lanak: 9.000,00 euro.

–Montepioko kuotak: 2.000,00 euro.

–Genero indarkeriaren arloko sentsibilizazioa: 1.000,00 euro.

–Transferentzia, Malerrekako Mankomunitatea: 500,00 euro.

–Herriko zaindariaren bestak: 2.000,00 euro.

–Ostatuko argia: 1.500,00 euro.

–Udalbatzako aseguru poliza: 1.000,00 euro.

–Protokolo gastuak: 500,00 euro.

–Idazkariaren soldata: 20.400,00 euro.

–Idazkariaren Gizarte Segurantza: 2.500,00 euro.

–Hirigintzako zerbitzuak: 2.000,00 euro.

Gastua beheititurik:

–Bideen mantentze-lanak: 1.000,00 euro.

–Argiteria publikoaren mantentze-lanak: 1.300,00 euro.

–Uraren hornidurarako sarea berritzea: 10.000,00 euro.

Diru-sarrera handiagoak:

–Lurraren kontribuzioa: 5.000,00 euro.

–Zirkulazioa: 1.000,00 euro.

–Ostatuko argiaren gastuak itzultzea: 1.000,00 euro.

–Nafarroako Toki Ogasunen Funtsaren parte-hartzea: 2.000,00 euro.

–Idazkaritzako gastuak itzultzea: 20.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.550,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2503579