2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Aldaketa, Udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Otsagabiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 3an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantzan.
Iragarkia 2025eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da, inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa nahiz oharrik. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta jarraian ematen da argitara.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Otsagabian, 2025eko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.
ALDAKETA, UDALAREN LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN
3. artikulua. Ordenantza honen eremu objektiboa.
Ordenantza honen arauak aplikatuko zaizkie partikularrek erabil ditzaketen udalaren eraikin, lokal, instalazio eta altzari guztiei, ez baldin badute ordenantza berariazkorik, edo kontratu berariazko baten bidez arauturik ez badago udalaren eraikin, lokal eta instalazioen erabilera. Orobat, ordenantza honetatik kanpo geldituko da udalaren eraikin, lokal eta instalazioen erabilera baldin hura lege batek arautzen badu.
Ordenantza honek honako lokal eta eraikin hauen erabilera arautzen du:
–Udaletxea, Labaria auzoko 1ean dagoena, katastroko 2. poligonoko 111. lurzatian.
–Ikastetxe publikoa, instalazio guztiekin (ikasgelak, liburutegia, gimnasioa...). Urrutia auzoko 11n eta Ibaialdeko 2an dago, katastroko 1. poligonoko 20. eta 384. lurzatietan.
–Urrutia auzoko 23-An dagoen eraikineko hirugarren solairuan dagoen erabilera anitzeko gela, katastroko 1. poligonoko 59. lurzatian.
–Javi Eseverri zentro soziokulturala, barnean direla ekitaldi aretoa (beheko solairua) eta Zatalarrañas kaleko 2an dagoen eraikineko jarduera gela (2. solairua), katastroko 2. poligonoko 45. lurzatian.
–Udal pilotalekua, Urrutia auzoko 7an dagoena, katastroko 1. poligonoko 18. lurzatian.
–Koleto etxea, Labaria auzoko 10ean dagoena, katastroko 2. poligonoko 123. lurzatian.
–Ordenantza honek Udalaren honako instalazio eta altzari hauen erabilera arautzen du: agertokia, mahaiak, aulkiak eta etxolak ("jaimak").
Ordenantza honen helburua da lokalak modu arautuan erabiltzea; zentzuz erabiltzea udalaren eraikinak, lokalak, instalazioak eta altzariak, eta, era berean, denok erabili ahal izatea, baldintza berberetan.
TARIFEN ERANSKINA
1.–Javi Eseverri gizarte eta kultur zentroko jarduera aretoa eta ekitaldi-aretoa, eta erabilera anitzeko gela, Urrutia auzoko eraikineko 3. solairuan dagoena, 23-A zenbakia duena.
–Bilera informatiboak eta hitzaldiak oro har: 30,00 euro eguneko.
Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: salbuetsita.
–Jarduerak: Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak eta irabazteko asmorik gabeko elkarteak: 20 euro eguneko, baldin gela erabiltzen bada egunean 4 orduz baino gehiago, eta 10 euro eguneko, baldin erabiltzen bada egunean 4 orduz baino gutxiago.
Baldin jarduera Ibarreko bizilagunei irekia badago eta doan bada, ordaindu beharretik salbuetsiko da.
Jarduera partikularrek edo enpresek egiten badituzte eta Ibarreko bizilagunentzat bada: 20 euro eguneko.
Enpresen edo irabazteko asmoa duten elkarteek antolatutako ekitaldiak, enpresa-bilkurak edo biltzarrak: 200 euro eguneko.
2. Koleto etxea erabiltzea ezkontza eta ekitaldietarako: 80,00 euro eguneko.
3. Udaletxea: 80,00 euro eguneko.
4. Udal pilotalekua: 20,00 euro eguneko, baldin jarduera kobratzen bazaie parte-hartzaileei eta/edo bertaratuei.
5. Altzariak erabiltzea:
–Aulkiak: 1,00 euro eguneko.
–Mahaiak: 3,00 euro eguneko.
–Etxolak ("jaimak"): 5,00 euro eguneko.
4. Udalaren baimen berezia beharko da ikastetxe publikoko gimnasioa erabiltzeko.
5. Beste jarduera bat egiten bada, hemen jaso ez dena, Udalak erabakiko du zer tasa ordaindu behar den.
Iragarkiaren kodea: L2503652