60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2025eko lan-egutegia

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen dela.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik eta onetsirik langileen ordezkariek egindako proposamena 2025eko lan egutegiaren gainean,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2025ean Murchanteko Udalean izanen diren jaiegunen egutegia bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:

Honako hauek izanen dira ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2025. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: San Roke (herriko jaia).

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da, bulegoetako eta lantaldeko langileendako, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da.

Murchanteko Udalaren erregistro orokorra 11:00etatik 14:00etara egonen da irekita jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera.

Hirugarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetako langileendako:

–Maiatzaren 2a.

–Abuztuaren 14a, 18a, 19a, 20a eta 21a.

–Abenduaren 24a, 26a eta 31.

Laugarrena.–Gainerako langileek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte. Dena den, 2025ean guztiei aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta urte osorako ezarritako 1.592 orduko lanaldia ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Murchanteko Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Murchanteko Udaleko Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Murchanteko Udaleko langileen sindikatu-ordezkaritzari.

Murchanten, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2503855