60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga 2025erako

Mañeruko Udalak adierazi du heldu den 2025eko apirilaren 11n bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko ekitaldiko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2025eko apirilaren 11n kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Mañerun, 2025eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2503701