60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2025erako karga-tasak. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2025erako karga-tasak ezartzea ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, 2025eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter zezaten eta egoki juzgatzen zituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

Zerga-tasak:

–Ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,31.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxieneko kuota 20 euro).

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

–Koefizienteak: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

SORTZEALDIA

KARGA-TASA

Urtebetetik behera

%8,35

Urtebete

%8,35

2 urte

%8,35

3 urte

%8,35

4 urte

%8,35

5 urte

%8,35

6 urte

%8,35

7 urte

%8,35

8 urte

%8,35

9 urte

%8,35

10 urte

%11

11 urte

%17

12 urte

%17

13 urte

%17

14 urte

%17

15 urte

%17

16 urte

%17

17 urte

%17

18 urte

%17

19 urte

%17

20 urtetik gora

%11

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.

Leitzan, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, David Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2503793