2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kirol zentroa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).
Jarduera sailkatua: kirol zentroa.
Sustatzailea: Itaroa Sport Solutions SL.
Tokia: Intxaurdia etorbidea 5 (1188. lurzatia, 2. poligonoa), Uharte.
Uharten, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2503838