60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2025eko udal bulegoen lan egutegiaren onespena errebokatzea

Funesko Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 12an, ebazpen bat eman zuen. Hona hemen haren xedapen-zatia:

Lehenbizikoa.–Alkatetza honek 2025eko urtarrilaren 20an emandako 47/2025 Ebazpena errebokatzea. Ebazpen horren bidez onetsi zen lan egutegia, Funesko Udalaren bulegoetan zerbitzuak ematen dituzten langileentzat. Errebokaziorako arrazoiak ikusgai daude Udal Idazkaritzak 2025eko martxoaren 12an emandako txostenean. Txosten hori eransten zaio ebazpen honi, honen parte gisa, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 88.6 artikuluari.

Bigarrena.–Udalaren zerbitzuei agintzea egin dezala beste lan egutegi bat, bidezkoak diren egunekin, langileei dagozkienekin, jarraikiz aplikatzekoa zaien lan-araudiari.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Udalbatzari igortzea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2025eko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2504101