2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga 2025erako
Ziraukiko Udalak adierazi du heldu den 2025eko apirilaren 11n bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko ekitaldiko zerga.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2025eko apirilaren 11n kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean sortuko dituzte ezarritako errekarguak eta interesak, eta betearazpen bidez kobratuko dira.
Ziraukin, 2025eko martxoaren 10an.–Alkatea, Pedro Apesteguía Arraiza.
Iragarkiaren kodea: L2503695