2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Jarduera-lizentzia ematea. Kontzeju-etxea eta sozietate gastronomikoa
Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:
Lizentzia eman den eguna: 2025eko martxoaren 13a.
Titularra: Lizasoaingo Kontzejua.
Jarduera: kontzeju-etxea eta sozietate gastronomikoa.
Tokia: Lizasoaingo 8. poligonoko 202. lurzatia.
Oltza zendean, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2504078