60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, 1. poligonoko 82. eta 84. lurzatietan. Behin betiko onespena

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren martxoaren 7ko 29E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi da aldaketa bat Cascanteko Udal Plan Orokorrean. 1. poligonoko 82. eta 84. lurzatien sailkapena aldatzeari buruzkoa da, eta, Cascanteko Udalak sustatu du.

Onetsitako hirigintzako araudia argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Cascanten, 2025eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2503674