2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2025eko lan-egutegia
Biurrun-Olkozko Udalak, 2025eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
"Ikusirik 493/2024 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa).
Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:
Lehenbizikoa.–Biurrun-Olkozko Udalaren 2025erako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2025erako:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 8a: herriko jaieguna.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.
Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina zerbitzurik gabekoak, uztailaren 8a eta abenduaren 26a.
Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 8:30etik 14:30ak arte izanen da.
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Biurrun-Olkozko Udalaren iragarki-taulan".
Biurrun-Olkotzen, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2503625