60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen biltegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Car Berrioplano SL.

Jarduera: ibilgailuen biltegia.

Tokia: Gipuzkoako errepidea 2 eta 2-A, 23. poligonoa, 81. lurzatia, eta 13. poligonoa, 95. lurzatia, Aitzoainen eta Berriobeitin.

Berriobeitin, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2503756