1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
720/2025 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4508/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu bat betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4508/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu bat betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko (2024ko 259. Nafarroako Aldizkarian argitaratu zen, abenduaren 23koan).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 476/2025 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen arestian aipatutako deialdirako, hots, telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu bat, oposizio bidez, betetzeko deialdirako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko. Ebazpen hori 2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ekoan.
Hala ere, akats bat atzeman denez epaimahaikide gisa izendatutakoen izen-abizenetan (azaroaren 27ko 4508/2024 Ebazpeneko 5. oinarria), bidezkoa da hori zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4508/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa.
Honako hau dioen tokian:
–Epaimahaiko burua: Eduardo Zariquiegui Aldave jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Francisco Echarte Ayerra jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Plataformen eta Eragiketen Zerbitzuko burua.
–Epaimahaikidea: Andrés Garde Gurpegui jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioen eta Banda Zabalaren Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: María Asunción Arin Irastorza andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko IKT Aktiboak Kudeatzeko Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Iñaki Ilundain Benito jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko SINAIren Bikaintasuna Sustatzeko Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Garbiñe Basterra Olóriz andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza zuzendari nagusia.
–Epaimahaikidea: Nerea Macuso Moreno andrea, Langileria Batzordearen ordezkari gisa.
–Ordezko epaimahaikidea: Ainara Elarre Belzunegui andrea, Langileria Batzordearen ordezkari gisa.
–Idazkaria: Isabel Akerreta Larraz andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.
–Ordezko idazkaria: Ana Sáinz Jiménez andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Industriaren, Energiaren eta Meatzeen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
Honela behar du:
–Epaimahaiko burua: Eduardo Zariquiegui Aldave jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Francisco Echarte Ayerra jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Plataformen eta Eragiketen Zerbitzuko burua.
–Epaimahaikidea: Jorge Agorreta Malumbres jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko telekomunikazioetako ingeniaria.
–Ordezko epaimahaikidea: María Asunción Arin Irastorza andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko IKT Aktiboak Kudeatzeko Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Iñaki Ilundain Benito jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko SINAIren Bikaintasuna Sustatzeko Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Fernando Moreno Ayala jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko telekomunikazioetako ingeniaria.
–Epaimahaikidea: Nerea Macuso Moreno andrea, Langileria Batzordearen ordezkari gisa.
–Ordezko epaimahaikidea: Ainara Elarre Belzunegui andrea, Langileria Batzordearen ordezkari gisa.
–Idazkaria: Andrés Garde Gurpegui jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioen eta Banda Zabalaren Ataleko burua.
–Ordezko idazkaria: Roumen Boyanov Katzarov jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Zibersegurtasunerako eta Errendimenduaren Kudeaketarako Ataleko burua.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, kalifikazio-epaimahaiko idazkariari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusiari.
Iruñean, 2025eko martxoaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2503782