60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2025eko martxoaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2025 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).

Beriainen, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2503770