2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
2025eko lan-egutegia
Beireko alkateak, María Pilar Sánchez Ongayek, honako ebazpen hau eman zuen 2025eko martxoaren 7an:
Ikusirik udal honetako langileek 2025erako aurkeztu duten lan-egutegiaren proposamena.
Kontuan harturik, indarreko lege-xedapenei jarraikiz, alkatetza hau dela hura onesteko organo eskuduna.
Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.
"Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 493/2024 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa).
Alkatetza honi apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 24. artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41. artikuluak ematen dizkioten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DU:
Lehena.–Beireko Udalaren langileendako 2025eko lan-egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak; hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 22a: Andre Mariaren Bihotza (herriko jaieguna).
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Azaroaren 25a: Santa Catalina (herriko jaieguna).
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago aipatutako jaiegunetan ere, horiek ere kontuan hartu baitira 2025erako lan-egutegian.
Hirugarrena.–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Printzipioz, 249 lanegun izanen dira, 7 ordu eta 20 minutukoa bakoitza.
Laugarrena.–Erabaki honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Beireko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta osoko bilkurari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan".
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.
Beiren, 2025eko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, María Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2503632