2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Akats zuzenketa, honako honen behin betiko onespenean: 2025erako aldaketa ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan, eta prezio publikoetan
Iragarki hau argitaratu zen 2024ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an: "2025erako aldaketa ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan, eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena". Hartan akatsa dagoela oharturik, hona hemen zuzenketa:
II. eranskinean (2025erako zerga-tasak). Honako hau erantsi behar da 21. ordenantza fiskaleko tauletan (21. ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena Barañaingo Udalaren kultur areto eta kultur guneak erabiltzeko):
| 2025 TARIFAK (EUROTAN) |
| ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
1.1.–Kultur Etxeko erakusketa aretoa. |
–Ordubetez erabiltzeko prezioa | 85,00 | 127,00 |
–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte | 104,00 | 159,00 |
–2 ordutik gora, 5 ordura arte | 127,00 | 186,00 |
–5 ordutik gora, 7 ordura arte | 149,00 | 217,00 |
–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean | 344,00 | 515,00 |
1.2.–Kultur Etxeko erabilera anitzeko aretoak (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. gelak eta erabilera anitzeko aretoa). |
–Ordubetez erabiltzeko prezioa | 37,00 | 53,00 |
–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte | 53,00 | 74,00 |
–2 ordutik gora, 5 ordura arte | 67,00 | 95,00 |
–5 ordutik gora, 7 ordura arte | 76,00 | 106,00 |
–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean | 188,00 | 260,00 |
1.3.–Liburutegiko eraikin berriko erabilera anitzeko aretoa. |
–Ordubetez erabiltzeko prezioa | 85,00 | 127,00 |
–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte | 104,00 | 159,00 |
–2 ordutik gora, 5 ordura arte | 127,00 | 186,00 |
–5 ordutik gora, 7 ordura arte | 149,00 | 217,00 |
–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean | 344,00 | 515,00 |
2.–Aitzinetik erreserba eginik, toki bat erabiliz gero erabaki baino denbora gehiagoz, kobratuko da benetan erabilitako denbora tarteari dagokiona. |
3.–Barañaingo Udalaren ikus-entzunezko materiala erabiltzeagatik (proiektorea, diapositibak, telebista, bideoa), betiere zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzean: | 7,00 | 8,50 |
4.–Material batzuk erabiltzeko, fidantza finkatuko da. |
–Hondaketetarako fidantza: | 653,00 | 977,00 |
–Garbiketarako fidantza: | 653,00 | 977,00 |
Barañaingo Udalaren kirol instalazioak (frontoia eta kiroldegia) kultur xedeetarako erabiltzeko, eskabidea egin beharko da, gutienez ere 20 egun lehenago, Kultur Etxean.
Udalaren organo eskudunak instalazioaren erabilera baimenduta, ordainduko da dagokion udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa, alokairurako, eta fidantza utziko da, konponketetarako, eta beste bat garbiketarako. Fidantzak instalazioen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.
Kultur xedeko jarduerak kirol instalazioetan egiten ahalko dira, betiere kirol jarduerarik aurreikusita ez badago.
Barañainen, 2025eko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2503360