2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
2025erako behin betiko tasak, zerga-tasak eta kiroldegiko prezio publikoak
Arbizuko Udaleko osoko bilkurak aho batez onetsi ditu kiroldegiko ordenantzaren eta prezio publikoen 2025eko zerga-kuotak.
Hona hemen:
V.–TRIBUTU-KUOTAK
5. artikulua.
5.1. Tasak izanen dira apartatu hauetan jasotako tarifetan ezartzen direnak:
Kirol instalazioak erabiltzeko prezioak, BEZa barne:
b) Pilotalekua eta igerileku estalia.
–Hasierako sarrera (matrikula):
- Haurrak, bi gurasoak abonatuak izanda: 0 euro.
- Haurrak, gurasoetako bat abonatua izanda: 20 euro.
- Haurrak (4-13 urte): 34 euro.
- Gazteak (14-17 urte): 44 euro.
- Helduak (18-65 urte): 81 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 26 euro.
–Hileko tasak eta abonatuak:
- Haurrak, bi gurasoak abonatuak izanda: 0 euro.
- Haurrak, gurasoetako bat abonatua izanda: 10,10 euro.
- Haurrak (4-13 urte): 15,25 euro.
- Gazteak (14-17 urte): 18 euro.
- Helduak (18-65 urte): 26,25 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 17,50 euro.
–15 eguneko abonuak:
- Haurrak (4-13 urte): 32 euro.
- Gazteak (14-17 urte): 40 euro.
- Helduak (18-65 urte): 62 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 32 euro.
–Eguneko sarrera:
- Haurrak (4-13 urte): 5 euro.
- Gazteak (14-17 urte): 6 euro.
- Helduak (18-64 urte): 8 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 5,5 euro.
- Pilotalekua bakarrik: 5 euro.
- Dutxatzea: 4,00 euro.
- Atzera itzulitako bankuko ordainagiriak: 1 euro.
- Txartel berria eskatzea: 4,5 euro.
5.2. Hobariak.
Familia ugarietako eta familia gurasobakarreko kide guztiek %15eko hobaria jasoko dute abonu modalitate guztietan eta kirol eta kultur jardueretan izena emateko ezarritako tasa eta prezio publikoen zenbatekoan.
Errenta-tarteen araberako hobari horien ehunekoak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familiaren diru-sarrera gordinak (baturik zerga-oinarri orokorra eta ondare-gehikuntzen saldo garbiaren zerga-oinarri berezia, hots, PFEZaren egungo aitorpen-ereduko 507 eta 524 laukiak), eta zatituko da familia-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruarekin. Hobaria jasotzeko eskubidea duten subjektuen muga ezarriko da, baldin eta bakarka 18.000 euroak gainditzen badira familia gurasobakarren kasuan, eta guztizkoaren baturan, familia ugarien kasuan.
Per capita errenta 18.000 eurotik behera: %15.
5.2.1. Genero-indarkeriaren biktimek %15eko hobaria jasoko dute.
5.2.2. Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa egiaztatzen dutenek %10eko hobaria jasoko dute.
Per capita errenta 18.000 eurotik behera: %10.
5.2.3. Arau orokor gisa, 5.2.1 eta 5.2.2, 5.2.3 eta 5.2.4. apartatuetan araututako tarifen hobarien ehunekoak ezin izanen dira metatu, eta bakarrik aplikatuko da onuragarriena dena eskatzailearendako.
5.2.4. Dokumentazioa.
–Familia ugariendako:
- Administrazio eskudunak emandako familia ugariaren titulua/txartel ofiziala.
- Errenta aitorpena.
–Familia gurasobakarrendako:
- Administrazio eskudunak emandako familia gurasobakarraren titulua.
- Errenta aitorpena.
–Genero-indarkeriaren biktimendako:
- Hori hala dela zehazten duen epaia.
- Errenta aitorpena.
–Desgaitasuna duten pertsonendako:
- Administrazio eskudunaren aitorpena.
- Errenta aitorpena.
5.2.5. Lau urtetik beherako haurrek %100eko hobaria izanen dute sarrera edo abonuen prezioetan, baldin eta abonaturik dagoen edo sarrera ordaindu duen pertsona arduradun batekin badoaz.
5.2.6. Baimena ematen zaio Udalari eta/edo Askalats SLri %5, %10, %15, %20, %25 eta %50eko hobariak aplikatzeko, abonatu berriak erakartzeko sustapen-kanpainak egiteko, Udalak ezarritako baldintzetan.
ZERGA-TASAK
1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioari eta landa-lurraren gaineko kontribuzioari dagokien zerga arautzen da 2024eko abenduaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez onetsitako ordenantzaren arabera. 0,25eko karga-tasa ezartzen da hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari dagokienez.
2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,40.
4.–Auzolanak, urtean familia bakoitzeko lau, eta hutsegite bakoitza: 25,00 euro.
5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kasuan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatzea eta tasa %8ra murriztea.
TASAK
–Fotokopiagailua, faxa, konpultsak eta Udalaren makinak erabiltzeko tasak:
- A4, alde bakarretik: 0,10 euro, zuri-beltzekoa eta 0,30 koloretakoa.
- A4, bi aldeetatik: 0,15 euro, zuri-beltzekoa eta 0,50 koloretakoa.
- A3, alde bakarretik: 0,30 euro, zuri-beltzekoa eta 0,60 koloretakoa.
- A3, alde bakarretik, planoak: 0,50 euro, zuri-beltzekoa eta euro 1 koloretakoa.
- Konpultsak: 0,50 euro.
–Traktorea erabiltzea: 30 euro, orduko.
–Epaitzak: 35 euro.
–Proiektorea erabiltzea: 50 euro/eguneko eta 150 euroko fidantza.
–Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak.
1.1. Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.
- Eremu publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko tasa:
- Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 8 euro. Ordainketa urtean behin eginen da.
1.2. Bestelako aprobetxamenduak.
- Merkatu txikiak:
- Egunean: 3 euro.
- Denboraldi osokoa: 180 euro.
- Jaietan: 5 euro eguneko.
- Txistor eguna: 5 euro.
- Salmenta ibiltaria:
- Ibilgailu edo saltoki finkoan, 5 euro eguneko. Adjudikazioa enkante bidez egiten bada, zenbateko hori hasierako prezioa izanen da.
- Aipatu prezio publikoez gain, fidantza ordaintzeko eskatzen ahal da, 150 eurokoa, hain zuzen.
- Ferietako atrakzioak:
- Edukiontziak eta aldamioak.
- Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko: 0,60 euro eguneko.
- Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak aparkatzea. Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak aparkatzea, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere:
- Egun edo zatiki bakoitzeko: 1,50 euro.
1.3. Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.
- Garabiak paratzea jabari publikoko lurretan:
- 1-5 hilabete artean, 150 euro.
- 6 hilabetetik gora, 30 euro hilabeteko.
1.4. Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, adierazitako kopuruak ordaindu beharko dira:
- Aldamioak: 50,00 euro.
- Hesiak: 50,00 euro.
- Beste aprobetxamendu batzuk: 50,00 euro.
Arbizun, 2025eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2503689