2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, administrari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Lehendakaritzaren irailaren 12ko 04-2024 Ebazpenaren bidez, Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen administrariaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2024ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean.
Hautaprobak bukaturik, bat etorriz deialdiaren 7.1. oinarrian adierazitakoarekin, epaimahai kalifikatzaileak igorri dio Lehendakaritzari Itziar Torres Cordoba andrea Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen administrari izendatzeko proposamena, bera baita deialdian puntu gehien lortu dituen izangaia.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturalen barruan, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen bulegoetan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Etxalarren, 2025eko martxoaren 19an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2504271