60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

470/2025 Ebazpena, 2025eko martxoaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2025eko martxoaren 11n hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.

"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariei eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez -zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen-, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2024ko apirilaren 11n argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 73. zenbakian, errektoreak 2024ko otsailaren 29an emandako 537/2024 Ebazpenaren bidez.

Egiaztatu denez, zenbait aldaketa egin beharra dago plantilla organiko hori benetan dauden premietara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2025eko martxoaren 11n egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere erabakia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025ko martxoaren 11n. Ramón Gonzalo García, Errektorea.

ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK. 2025. URTEKO EKITALDIA

A.–Lanpostuen aldaketa

A.1. Funtzionario lanpostuak sortzea.

Honako lanpostu hau sortu da:

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO PROIEKTUEN ATALA.

–OLko kudeaketaria.

  • Lanpostuaren zk.: 912.
  • Maila: B.
  • Bateraezintasunaren osagarria: %35.
  • Lanpostuaren osagarria: %6,88.
  • Hizkuntza-eskakizuna: ingeleseko C1 maila.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.

Justifikazioa:

–Beharrezkoa da OLko kudeaketariaren lanpostu bat sortzea, B mailakoa, unitateak gaur egun dituen benetako beharrei erantzuteko, eta, aldi berean, A mailako OLko teknikariaren 897 lanpostua amortizatzea, urtarrileko bileran sortua, dauden beharrei erantzuten ez dielako.

A.2. Funtzionario lanpostuak amortizatzea.

Honako lanpostu hau amortizatu da:

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO PROIEKTUEN ATALA.

–OLko teknikaria

  • Lanpostuaren zk.: 897.

Justifikazioa:

–Urtarrileko bileran sortutako lanpostua amortizatu behar da, eta orain sortuko den B mailako OLko kudeaketariaren lanpostuarekin ordezkatu, hobeki egokitzen baita gaur egungo beharretara.

A.3. Funtzionario lanpostuak aldatzea.

A.3.1. Lanaldia aldatzea:

Lanpostu hauen lanaldia aldatu da:

LANPOSTU
ZK.

IZENA

LEHENGO
LANALDIA

ORAINGO
LANALDIA

908

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

LZ

Tx

909

ZERBITZU OROKORRAK

LZ

A

910

BULEGOBURUA

G

LZ

766

OLko ADMINISTRARIA

SILZ

G

711

LAGUNTZAKO KOORDINATZAILEA

G

SILZ

Justifikazioa:

–Beharrezkoa da lanpostu horien lanaldiak zuzentzea, edo akatsak zuzentzea, edo arduradunen arabera beharrezkoak diren lanaldi berriak ezartzea edo benetan egiten ari zen lanaldia definitzea.

A.3.2. Sartzeko betekizunak aldatzea:

Lanpostu hauek betetzeko eskatzen den taldekatze-mailaren betekizuna aldatzen da:

LANPOSTU ZK.

IZENA

ATXIKIPENA

LEHENGO
BETEKIZUNA

ORAINGO
BETEKIZUNA

27

Bulegoburua (Ikerketaren Kudeaketa)

KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA /-/ -

C/D

B/C

33

Bulegoburua (Nazioartekotzea eta Lankidetza)

KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA / -

C/D

B/C

46(*)

Bulegoburua (Erabakiak)

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / IDAZKARITZA TEKNIKOKO ATALA / -

C/D

B/C

55

Bulegoburua (Irakasle eta Ikertzaileak)

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / -

C/D

B/C

64

Bulegoburua (Aurrekontuak eta Ekonomia Plangintza)

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / AURREKONTUEN ETA PLANGINTZA EKONOMIKOAREN ATALA / -

C/D

B/C

73

Bulegoburua (Kontabilitatea/Diru-sarrerak)

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA / -

C/D

B/C

74

Bulegoburua (Diruzaintza)

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA / -

C/D

B/C

77

Bulegoburua (Kontabilitatea/Gastuak)

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA/ -

C/D

B/C

84

Bulegoburua (Kontratazioa)

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / EKONOMIA KUDEAKETAKO ATALA / -

C/D

B/C

85

Bulegoburua (Ondarea)

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / EKONOMIA KUDEAKETAKO ATALA / -

C/D

B/C

142

Bulegoburua (TEKAZELak)

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZELak KUDEATZEKO ATALA / -

C/D

B/C

144

Bulegoburua (Ikertzaileak)

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA

C/D

B/C

146 (*)

Bulegoburua (Sarbidea eta Hornidura)

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA

C/D

B/C

148

Bulegoburua (Nominak eta Gizarte Segurantza)

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / -

C/D

B/C

155(*)

Bulegoburua (Ikasketa Esperimentalak)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUKO IKASKETEN ATALA

C/D

B/C

163(*)

Bulegoburua (Kudeaketaren Teknologiaren Unitatea)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

C/D

B/C

172

Bulegoburua (Unibertsitatearen Arreta Bulegoa)

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA ATALA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA BULEGOA

C/D

B/C

175(*)

Bulegoburua (Bekak eta Tituluak)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / SARBIDEAREN, BEKEN ETA TITULUEN ATALA / -

C/D

B/C

177

Bulegoburua (Graduondoa)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUONDOKO IKASKETETARAKO ETA ANTOLAMENDU ETA PROGRAMAZIO AKADEMIKORAKO ATALA / -

C/D

B/C

185(*)

Bulegoburua (Liburutegia)

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA /-/ -

C/D

B/C

198

Bulegoburua (Mailegua eta Aretoa)

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / KONTROL BIBLIOGRAFIKORAKO ATALA / -

C/D

B/C

268

Bulegoburua (Kirol Praktika Zuzendua)

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATE ZABALPENAREN ATALA / KULTURA ETA KIROL UNITATEA

C/D

B/C

269

Bulegoburua (Kirol Praktika Antolatua)

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATE ZABALPENAREN ATALA / KULTURA ETA KIROL UNITATEA

C/D

B/C

427

Bulegoburua (Finantzaketa Lotetsia duten Gastuak)

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA/ -

C/D

B/C

428(*)

Bulegoburua (Erosketak)

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / EKONOMIA KUDEAKETAKO ATALA / -

C/D

B/C

442

Bulegoburua (Irakaskuntza Programatu eta Antolatzeko Unitatea)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUONDOKO IKASKETETARAKO ETA ANTOLAMENDU ETA PROGRAMAZIO AKADEMIKORAKO ATALA / -

C/D

B/C

477(*)

Bulegoburua (Hitzarmenak)

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / IDAZKARITZA TEKNIKOKO ATALA / -

C/D

B/C

483(*)

Bulegoburua (Ikasketa Ez-esperimentalak)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUKO IKASKETEN ATALA

C/D

B/C

503

Bulegoburua (Laguntza Akademikoa)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / SARBIDEAREN, BEKEN ETA TITULUEN ATALA / -

C/D

B/C

514

Bulegoburua (Proiektuen Jarraipena)

KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA /-/ -

C/D

B/C

551

Bulegoburua (Sarbidea)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / SARBIDEAREN, BEKEN ETA TITULUEN ATALA / -

C/D

B/C

573

Bulegoburua

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / AGIRIEN KUDEAKETAREN ETA ARTXIBO NAGUSIAREN ATALA / -

C/D

B/C

589

Bulegoburua

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KOMUNIKAZIO ATALA / -

C/D

B/C

910

Bulegoburua (Kudeaketa Administratiboa)

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA /-/ -

C/D

B/C

(*) Aldaketa horrek lanpostua hutsik gelditzen denean izanen ditu ondorioak.

Justifikazioa: C eta B mailetako langileei aukera eman behar zaie lanpostu horiek betetzeko, plantillaren egungo osaerarako egokiagotzat jotzen baita, eta, horrela, unitate horien konfigurazioa egokituko da, bat etor dadin Unibertsitatearen egitura pixkanaka teknifikatzeko helburuarekin.

Iragarkiaren kodea: F2503773