1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
651/2025 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, gelako buruen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1612/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gelako buruen lau lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2024ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2783/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 3374/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2024ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan.
Oposizioaren eta merezimenduak baloratzeko aldiak bukatuta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 4519/2024 Ebazpenaren bidez lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egin, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko, deialdiko 9.2 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, gelako buruen lanpostuetan aritzeko: Virginia Recalde Dorronsoro andrea, María Izaskun Larráyoz Oyarzun andrea, David Etuláin Ciganda jauna eta María Puy Aramendía Azcona andrea.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko martxoaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA |
RECALDE DORRONSORO, VIRGINIA | 0006491 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
LARRAYOZ OYARZUN, MARIA IZASKUN | 0005797 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
ETULAIN CIGANDA, DAVID | 0011464 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
ARAMENDIA AZCONA, MARIA PUY | 0011465 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2503485