60. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

34/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi publiko bat onesten baita aukeratzeko zein elkartek beteko duen, ordezkari gisa, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan hutsik dagoen tokia.

Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren. 5. artikuluan, Nafarroako langile autonomoen lanbide elkarteek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko baldintzak eta prozedura ezartzen dira.

Bestalde, foru dekretu horren 3. artikuluak zehazten du Kontseilua hamahiru kidek osatuko dutela, foru agindu bidez aukeratuak, eta horietatik lau Nafarroako langile autonomoen lanbide elkarteen artetik izendatuko direla, 5. artikuluan ezartzen den moduan.

2025eko urtarrilaren 23an, erregistro orokor elektronikoaren bidez (sarrera-zenbakia: 2025/85959), Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistrora bidalita, eskatu zen Asociación de Trabajadores Autónomos Dependientes de Navarra (TRADENAVARRA) elkartearen inskripzioa deuseztatzea, elkarte horretako bazkideen batzarrak hala erabakita (elkarte hori 2012ko urtarrilaren 9an inskribatu zen, 7. zenbakiarekin). Horrek, era berean, berekin dakar Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide gisa zuen ordezkariaren izendapena deuseztatzea, urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 5.a) puntuan ezartzen den bezala. Horrenbestez, elkarteek Kontseiluan duten ordezkaritza kide bat gutxiagorekin geratzen da, eta, beraz, deialdia egin behar da elkarteen ordezkarien kopurua berriz ezartzeko.

Foru dekretu horren 5. artikuluan jasotzen denez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko eskaera deialdi publiko baten bidez eginen da, eta deialdi hori lan arloan eskumena duen kontseilariaren foru aginduaren bidez eginen da.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi publiko bat onestea aukeratzeko zein elkartek beteko duen, ordezkari gisa, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan hutsik dagoen tokia.

2. Deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen I. eranskinean agertzen direnak.

3. Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea bukatzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau igortzea Unión de Profesionales y Trabajadores Autónomos de Navarra (UPTA Nafarroa) elkarteari, Asociación Intersectorial de Autónomos de la Comunidad Foral de Navarra (CEAT Nafarroa) elkarteari, Asociación de Trabajadores Autónomos de Navarra (ATA Nafarroa) elkarteari, Lan Zerbitzuko Lan Autonomoaren Atalari eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 10ean.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA.–DEIALDIA, AUKERATZEKO LANGILE AUTONOMOEN ZEIN LANBIDE ELKARTEK BETEKO DUEN, ORDEZKARI GISA, NAFARROAKO LAN AUTONOMOAREN KONTSEILUAN HUTSIK DAGOEN TOKIA. OINARRIAK

1. oinarria. Onartua izateko baldintzak.

1. Nafarroako langile autonomoen lanbide elkarteek parte hartzen ahalko dute deialdi publiko honetan, eskaera aurkezten dutenean honako baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen badute:

a) Beren jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean izatea.

b) Sektore arteko izaera izatea.

c) Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan inskribatua egotea.

2. oinarria. Deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Elkarteko organo eskudunaren ziurtagiria, deialdi honen II. eranskineko ereduaren araberakoa, non adieraziko baita elkartean bazkidetuta dauden langile autonomoen kopurua. Bazkide horiek Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean izan beharko dute helbidea, eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide berezian alta emanda egon beharko dira.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, deialdi honen II. eranskineko ereduaren araberakoa, non adieraziko baita elkarte bakar bat ere ez dagoela sartua aldi berean Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan inskribatutako elkarte batean baino gehiagotan, ordezkagarritasuna zenbatzearen ondorioetarako.

3. oinarria. Eskaerak eta haiek aurkezteko epea.

1. Eskaerak Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaizkio, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro bulegoetan edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokiak eta moduak erabiliz.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. oinarria. Prozeduraren instrukzioa eta eskaeren balorazioa.

1. Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako agiriak aztertuko ditu eta hango datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen jarduketa guztiak eginen ditu ofizioz, datu horietan oinarriturik eginen baita aurkeztutako eskaeren balorazioa.

2. Eskabidea behar bezala bete ez bada edo eskatutako agiriak erantsi ez badira, entitate eskatzaileari eskatuko zaio okerra zuzendu dezala edo behar diren agiriak aurkez ditzala, hamar eguneko epean; ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritako moduan ebazpena eman ondotik.

3. Aurkezten diren eskaerak Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak kalifikatuko ditu. Elkarteen hurrenkera egiteko, bakoitzean zenbat langile autonomo dauden bazkideturik begiratuko da, gehienetik gutxienera ordenatzeko. Berdinketarik bada, Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan antzinatasun handiena duen elkartearen alde erabakiko da.

4. Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (https://www.navarra.es/eu/hasiera) argitara emanen du emaitza, eta puntuaziorik handiena lortu duen elkarteari titular bat eta ordezko bat izendatzeko eskatuko dio. Ondoren, Nafarroako Gobernuari proposatuko dio pertsona horien aldeko izendapena egitea.

II. ERANSKINA.–ADIERAZPENA, BAZKIDE KOPURUAREN GAINEKOA ETA NAFARROAKO LANGILE AUTONOMOEN LANBIDE ELKARTEEN ERREGISTROKO BESTE ELKARTE BATEAN INSKRIBATURIK EZ EGOTEAREN GAINEKOA

Izen-abizenak: .......................................................................Nortasun agiri nazionala: .......................... Helbide elektronikoa: ................................. Telefono zenbakia: ................ Jakinarazpenetarako helbidea: ......................................................... ................................................................ Lan autonomoaren lanbide elkarte hau ordezkatzen dut: Izena: ..................................................................... Sigla: ........................ IFKa: ........................ Horiek horrela, honako hau

ADIERAZTEN DUT:

–Elkarte hori Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan izena emanda dago.

–Elkartea ................................. langile autonomok osatzen dute, helbidea Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean dutenek eta Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian alta egoeran daudenek.

–Elkartea ez dago Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan izena emandako beste elkarte baten barnean, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan ordezkagarritasuna zenbatzearen ondorioetarako.

Azaldutakoa dela eta,ESKATZEN DUT:

Lehenengoa.–.............................................. izena duen lan autonomoaren lanbide elkarteak (sigla: ................................. IFKa: ......................................) parte hartzea Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan hutsik dagoen tokian.

Bigarrena.–Honako hauek izenda daitezela elkartearen ordezkari titular eta ordezko: .................................................................. jauna/andrea, titular gisa, eta ................................................. jauna/andrea eta.......................................................... jauna/andrea ordezko gisa.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Sinatua:

Iragarkiaren kodea: F2503751