1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
29C/2025 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Ekilore SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Ekilore SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31100632012014), zeina 2025eko urtarrilaren 30ean sartu baitzen erregistro honetan, enpresaren ordezkariek eta langileen legezko ordezkariek 2024ko abenduaren 15ean sinatua.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Ekilore SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31100632012014)
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025ko otsailaren 4an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
EKILORE SL ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN ALDAKETA PARTZIALAREN TESTU OSOA
Iruñean, 2024ko abenduaren 15ean, honako entitate eta ordezkari hauek bildu dira:
Alde batetik, Ekilore SL enpresa (B31180714 IFKa) ordezkatuz, Ramón Maya Iñigo jauna, adinez nagusia.
Bestetik, langileak ordezkatuz, langileen delegatua, Reyero Gonzalez Trinidad andrea, adinez nagusia.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehena.–Ekilore SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100632012014) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (2018ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 24koa).
Bigarrena.–Hitzarmena berritzeko negoziazio-mahaia 2024ko azaroaren 15ean eratu zen. Alderdiek ezin izan dute orain arte akordio bat lortu hitzarmena guztiz ordezteko; hortaz, negoziatzen jarraituko dute hitzarmena berritzeko, negoziazio-mahaia eratzean zuten ordezkaritza berarekin. Nolanahi ere, ordezkarien gehiengoz, akordio partzial bat lortu dute indarreko hitzarmenaren bi artikulu ordezteko. Ondotik zehazten dira.
Hitzarmenaren 4. artikulua aldatzen da.
Honako hau zen idazketa:
4. artikulua. Denbora-eremua.
Hitzarmen honek 2019ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arteko indarraldia du. Indarraldia bukatzearekin salatua dagoela ulertuko da, eta salatzen denetik aurrera, alderdiek urtebete izanen dute beste hitzarmen bat negoziatzeko (beraz, hori izanen da gehieneko aurreraeragina). Epe horretan bi alderdiek adostasunik lortzen ez badute, araudia indarrik gabe geldituko da.
Akordioaren ondorioz, idazketa hau izanen du aldatzen den hitzarmenaren artikuluak:
1. artikulua. Eremua eta indarraldia.
Hitzarmen honek 2019ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra arteko indarraldia du. Indarraldia bukatzearekin salatua dagoela ulertuko da, eta salatzen denetik aurrera, alderdiek urtebete izanen dute beste hitzarmen bat negoziatzeko (beraz, hori izanen da gehieneko aurreraeragina). Epe horretan bi alderdiek adostasunik lortzen ez badute, araudia indarrik gabe geldituko da.
Hirugarrena.–Lan arloko agintaritzari eskatzea ezen, hitzartutako aldaketaren testua jasotakoan, agindu bat eman dezala testua erregistro ofizialetan inskribatzeko, eta agindu dezala Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, hark ukitutakoek jakin dezaten eta ondorio orokorrak izan ditzan.
Laugarrena.–Berariazko ahalmena ematen zaio Miren Hernández Martínez andreari, hura aurkeztu eta tramitatzeko lan arloko agintaritzaren aurrean eta hitzarmen kolektiboen erregistroan.
Iragarkiaren kodea: F2501869