1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
644/2025 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 104 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuak daude. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 5eko 587E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 5ean.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko urtarrilaren 30ean deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:
Desgaitasuna dutenentzako erreserba txanda.
DE HAEDO SÁNCHEZ, DAVID
Txanda irekia.
MACHÍN LAZARO, JOSÉ MANUEL
LÓPEZ DE GOICOECHEA SAIZ, MAITE ESTÍBALIZ
BAUTISTA ALONSO, ROSA EVA
MOREIRA ESCRICHE, PATRICIA
ALDA LOZANO, ALICIA
HIDALGO SANTAMARÍA, MARÍA
MARTÍNEZ DE NARVAJAS URRA, IRATXE
ARENAS MIQUÉLEZ, ARANTZAZU INMACULADA
TASCÓN RODRÍGUEZ, RAQUEL
MORALES GARCÍA, CRISTINA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko martxoaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA | HERRIA |
Desg. | DE HAEDO SÁNCHEZ, DAVID | 67754 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ir. | MACHÍN LAZARO, JOSÉ MANUEL | 62464 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ir. | LÓPEZ DE GOICOECHEA SAIZ, MAITE ESTÍBALIZ | 63201 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
Ir. | BAUTISTA ALONSO, ROSA EVA | 69927 | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Ir. | MOREIRA ESCRICHE, PATRICIA | 63602 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
Ir. | ALDA LOZANO, ALICIA | 71120 | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Ir. | HIDALGO SANTAMARÍA, MARÍA | 68604 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
Ir. | MARTÍNEZ DE NARVAJAS URRA, IRATXE | 68647 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
Ir. | ARENAS MIQUÉLEZ, ARANTZAZU INMACULADA | 71332 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
Ir. | TASCÓN RODRÍGUEZ, RAQUEL | 72271 | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Ir. | MORALES GARCÍA, CRISTINA | 71850 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
Iragarkiaren kodea: F2503416