1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
468E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Elena Lacosta Artigas andrea, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko Gizarteratzeko Ataleko burua.
Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Elena Lacosta Artigas andrea, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko Gizarteratzeko Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Justizia Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2419158