6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Egueseko AR-2ko I.12 xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Egueseko AR-2 eremuaren I.12 xehetasun-azterketaren aldaketa, Javier Beorlegui Aperteguía arkitektoak idatzitakoa eta Aceites Arone SL sozietateak sustatua.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoaren arabera (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, LAHFLren testu bategina onesten duena), iragarki hau argitaratzen da eranskin gisa doan erreferentziako dokumentu arauemailearekin batera.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2418691