2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 41. lurzatian. Behin betiko onespena
Sunbillako Udalak, 2024ko abenduaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Sunbillako Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 41. lurzatian, Andoni Espelosin Goizuetak sustatua.
Hiri Jarduketarako Plan Berezia jendaurrean egon zen, NAOn argitaratu eta gero (2024ko irailaren 5ean, 181 zenbakikoan), eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Sunbillan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418643