6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa US-1 unitatean (Handitzea). Behin betiko onespena

Alkatetzaren irailaren 18ko 298/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Beriaingo Udal Planeko US-1 unitatean (Handitzea). Beriaingo Udalak sustatu du.

Iragarkia argitaratu zen 2024ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 26an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2024ko azaroaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2417316