6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen familia-langileen bi lanpostu, lanaldi partzialean aritzeko

Mankomunitateko lehendakariak, abenduaren 24an emandako 30/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

Hautapen prozesua bukaturik, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lanaldi partzialean aritzeko familia-langileen bi lanpostu, lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak erabaki du, deialdiaren 7.2 oinarriari jarraikiz, Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratzea probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, horrekin batera, burutza honi igorri dio probak puntuazio altuenarekin gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena. Honako hauek dira:

1. M.ª ARANTZAZU AYARRA ARDANAZ

2. M.ª PAZ BARRICART LUQUIN

Burutza honek deritzo proposamen hori bat datorrela deialdiaren oinarriekin (2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, irailaren 12an) eta akatsen zuzenketarekin (2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an). Horren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

1. M.ª Arantzazu Ayarra Ardanaz eta M.ª Paz Barricart Luquin izendatzeko proposamena onartzea, egindako hautapen prozesuan puntuazio altuena lortu duten izangaiak baitira.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2024ko abenduaren 24an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.

Iragarkiaren kodea: L2418839