2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez Administrazio Nagusiko teknikariaren lanpostua betetzeko. Izendatzea
2024ko abenduaren 20an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 763/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:
"Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren uztailaren 31ko 350/2024 Ebazpenaren bidez ‘Administrazio Nagusiko teknikaria’ izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta Iruñerriko Mankomunitateko ‘Administrazio Nagusiko teknikariaren’ lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko deialdia onartu zen.
Ebazpen hori 167. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2024ko abuztuaren 16an.
2024ko urriaren 8ko 532/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu zen, eta zerrenda hori, deialdiaren laugarren oinarrian jasota dagoenaren arabera, 211. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) kaleratu zen 2024ko urriaren 17an.
Oposizio-lehiaketa amaitu eta gero, deialdiaren zazpigarren oinarrian xedatuta dagoenaren arabera, kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuazio handieneko izangaiaren alde, eta bai Iruñerriko Mankomunitateko ‘Administrazio Nagusiko teknikariaren’ lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendaren alde ere. Proposamen hori egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) kaleratu zen 2024ko abenduaren 5ean eta 258. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2024ko abenduaren 20an.
Deialdiaren zortzigarren oinarrian jasota dagoenaren arabera, eskatutako dokumentazioa aurkeztu du Raquel Ripa Azanza andreak, hori egiteko zeukan epearen barnean.
Proposatutako izangaiak exijitzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatu eta gero, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Hori guztia aintzat hartuta,
EBATZI DUT:
1. Raquel Ripa Azanza andrea izendatzea Iruñerriko Mankomunitatearen zerbitzuko funtzionario, Administrazio Nagusiko teknikariaren lanpostuan aritzeko, 31. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2024ko otsailaren 12an, argitara eman zen 2024ko plantilla organikoan zegoen lanpostu hutsa esleituta berari.
2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapenetik aurrera zenbatuta.
Ez badu lanpostuaren jabetza hartzen, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Mankomunitateko langile funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hori hala gertatzen bada, deialdiaren 8.2 oinarrian xedatuta dagoena beteko da.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Raquel Ripa Azanza andreari.
4. Ebazpen hau argitaratzea Mankomunitateko egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanda argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izango dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
5. Adieraztea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen honek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau helaraztea Iruñerriko Zerbitzuak SAren Giza Baliabideetako Sailari, bidezkoak eta egokiak diren eraginak izan ditzan."
Iruñean, 2024ko abenduaren 20an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2418750